JARDUERAK

www.ampasanviator.org

 

MEMORIA 2016-2017

ESKAINTZA 2017-2018

 

URTEKO JARDUEREI BURUZKO TXOSTENA

IRAUPENA, IKASTARO OSOA

  • Antzerki tailerra (Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa)
  • Tailerra: marrazketa, pintura eta modelaketa
  • Dantza Modernoa
  • Viena Musika Eskola
  • Hiri Baratza
  • Hizkuntzak, STEPS enpresak zuzenduta
  • Hitzaldien zikloak
  • Gurasoen eskola

ANTZERKI TAILERRA

Lehen Hezkuntzako 3. kurtsoaren ikasle guztiei zuzenduta dago, eta asteroko saioetan antolatuta dago. Antzerkia, pertsona bakoitzak mundua eta bere buruaren ezagutza aurkitzeko balio duen hezkuntza bide bat da. Komunikatzeko eta materiaren esplorazioarentzako tresna bikaina da.

 

Tailerrean 50 kide parte hartzen dute eta lau taldetan banatzen dira.

TAILERRA: MARRASKETA, PINTURA ETA MODELAKETA

Tailer hau ikasle guztiei zuzenduta dago eta astean hiru ordutan garatzen da. Bai marrazkiak eta baita pinturak lehenengo urteetan bertute handiak dauzkate, komunikazioa eta sormena sustatuz, kanpoko munduarekin kanal bat izateaz gain.

 

Oinarrizko marrazketa eta existitzen diren teknika ezberdinen trebetasunak lortzen dira (egur-ikatza, pastela, olioa ...). 3D-rako sarrera ikuspegi espazialaren garapenean  laguntzen duen modelaketaren bidez egiten da.

DANTZA MODERNOA

Jarduera hau hasi zenetik bost urte igaron ondoren, dantza modernoak oraindik ikasleen artean onarpen ona du. Haurren 2. eta 3. mailako eta Lehen Hezkuntzaren 1. eta 2. mailako ikasleek osatzen dute. Modu dibertigarrian, talde-lana eta banakako lanaren balioak ezartzeko, koordinazioa eta itxura fisikoa hobetzeko eta baita tentsioa modu osasuntsuan askatzeko era aproposena da.

 

Dantzak memoria lantzeko eta arreta hobetzeko balio du. Koreografia asko haurren gai gogokoenekin egiten dira.

VIENA MUSIKA ESKOLA

Eusko Jaurlaritzak aitortutako eskola da, eta guraso eta haurrei zuzenduta dago. Lehen fase batean, helburua soinua ezagutzea, asmatzea, esploratzea eta, are gehiago, sortzea da. Beranduagoko etapetan berriz, musika-hizkuntza eta musika-tresnak garatzeko bide bat izango da.

 

Gaur egun bi talde daude, I eta II mailak.

HIRI BARATZA

Bigarren urtez jarraian, AMPAk SanViko baratzea hiri baratza proiektuaren laguntzailea izan da. Irakasle batzuen eta Agenda 21-ren ingurumenaren inguruko kezkei aurre egiteko talde baten ekimen gisa sortu zen. Ingurumena zaintzea eta errespetatzen ikastea garrantzitsua da gaur egun, eta etorkizunean ere, eta baita elikadura-ohitura onak bultzatzea ere.

 

Ikasleak baratz lanean motibatzeaz gain, erlazionatutako beste gaiak jorratzen dira, besteak beste, birziklapena edo janari organikoak.

 

Gaur egun, badaude hainbat laborantza-mahai, fruitu-arbol, berotegi eta beste elementu batzuk.

huerto

HIZKUNTZAK

Hizkuntza jarduera hiru urtetik aurrera hasten da, eta maila guztietan lantzen da Cambridgeko titulu ofizialak prestatu arte (First, Advance ..). Talde txikiak dira eta jolasak jarduera teorikoekin konbinatzen dira. Klaseen edukiak eta jarduera berrien berrikuntza etengabea jarduera honen ezaugarri bereziak dira, hala nola, umeentzako 'Playtime' edo 'Hitzlari txokoa' ahozko komunikazioa sustatzeko.

 

DENBORALDIKO

CHRISTMAS ETA JAIOTZEN LEHIAKETA

Christmak eta Jaiotzen lehiaketak, oporrak heltzen dirala iragartzen duten ohiko ohiturak dira, familiaren Gabonetako balioak sustatzeaz gain.

 

Lehiaketaren helburua Christma eta Gabonetako jaiotza politena aukeratzea da, eta baita eskolaren atondoan Gabonetako Jaialdiaren eguna arte erakusketa egietea ere.   

     chrismas  

GABONETAKO ELKARTASUN JAIALDIA

Jaialdi hau ikastetxearen egiten den elkartasun kanpainaren amaierarekin batera dator beti. Normalean bi saio egiten dira (guraso eta, oro har, publikoari irekita, eskolan eta eskola ondoren). Jaialdian talde ezberdinak parte hartzen dute, eta bertan parodia txiki eta abestiak prestatzen dira, guraso eta irakasle laguntzaz. Klasetik kanpoko jardueren taldeak ere parte hartzen dute.

 

Sarrerak aurreko egunetan erosten dira, eta jasoten den 100% SERSO - San Viator GKEari emango da.

festivanavidad

INAUTERIAK

AMPAk ere San Viator Kultur Elkarteak antolatutako San Viator Inauteri taldeari laguntzen dio. San Viatorrreko konparsa 20 urteko ibilbidea dauka eta azken urteotan Konparsa handienetariko bat bihurtu da.

EUSKAL ASTE KULTURALA

Jarduera hau nagusia da Ikastetxean (25 urte guztira), eta aste osoan zehar eskola osoak esfortzu handia egiten du ospakizunean euskal kulturaren ezagutza gure inguruan sustatzeko. Kultur lehiaketa zein kirol jarduerak egiten dira, maila guztietan, guraso eta haurrei zuzenduta.

 

Jarduera batzuk hondorengoak dira: bertsolariak, dantzak, eskulanak, euskal sukaldaritza, etab.

BATXILLER GRADUAZIO JAIALDIA

Jaialdi hau orain dela hamar urte baino gehiago daramatza ospatzen, eta eskolan amaitzen duten ikasleei zuzenduta dago. Selektibitate azterketen aurreko egunetan ospatzen da.

 

Gertakariak Eukaristia ospakizunarekin batera hasten dira eta, ondoren, diploma sari eta banda inposaketak egiten dira. Zuzendari eta bozeramaileen aurkezpenen ondoren, taldeen argazkiekin eta azken ospakizun batekin bukatzen da.

 

Urteak igarota, gogobetetasun eta maitasunarekin gogoratzen den gertakari polit bat da.

 

FAMILIA ETA KIROLA EGUNA

 

Familia eta kirola eguna urteroko agur jaialdia da.

 

Egunaren antolatzailea AMPA den arren, asko dira egun hau ahaztezin izatea eta dena ondo ateratzea laguntzen dutenak, besteak beste, Ikastetxea bera, Kirol Elkartea, Eskautsak eta boluntario gisa aritzen direnak.

 

Eskola dibertigarritasun, laguntasun eta alaitasunez betetzen da: puzgarriak, aurpegiko pintura, magoak, kontzertuak eta pintxo-potea helduentzat. Gure ohiko kirol txapelketak, elkartasun azoka eta zenbait erakusketa ahaztu gabe.

 

Festa Janari herrikoiarekin eta igandean familia txango batekin amaitzen da.

fiesta familia1

fiesta familia2

fiesta familia3

HARREMANETARAKO

Galdera/kontsulta gurekin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke telefono honetan / e-mail bidez:

 

HELBIDEA: San Viator Kalea, 15

KP: 01009

HERRIA: Vitoria-Gasteiz

TELEFONOA: 945 226 591 

Idazkaritza: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

 

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados