Balore Sistema

Baloreak bizitza proiektu bati lotuta daude. Gure Ikastetxeak proiekzio garrantzitsuak dituzten baloreetan heztea azpimarratu nahi du.

Baloreetan hezteak Hezkuntza Elkarteak positiboentzat daukan bizitza proiektuaren aldeko aukera eta konpromisoa dakar, beti ere Ebangelioak zehazten dituen ildoetatik. 

Baloreetan hezteak ezin du ahaztu, ez eta baztertu ere, gizabanakoaren oinarrizko inongo beharrik.

Baloreak norbanakoaren jokabidean jarrera batzuen bidez gauzatzen diren bizitza proiektu globalak dira.

Jarrerak aurretiko joera egonkorrak dira. Hori dela eta, jarrerek oso zeregin garrantzitsua betetzen dute pretsonen bizitzan. .

Jarrerak ez dira jaiotzetikoak, hartu, ikasi, aldatu, heldu egiten baitira. Hezgarriak dira. Gure hezkuntzajarduerakjarrera positiboen garapena izan behar du helburu. 

Balore eta jarreretatik arauak sortzen dira, jokamoldezko jarraibide gisa. Arauak, bai barnekoak, bai kanpokoak, baloreak adierazteko era bat dira. Horregatik balore batzuetan oinarriturik ez dagoen arauak ez du inolako zentzurik. 

Arauak, ikuspuntu horretatik, onartu egiten dira, ez inposaketa edo hertsatzaile gisa, bizitza proiektua errealitate bihurtzeko zerbait logiko, on eta beharrezko gisa baizik.

Gure lkastetxeak, hausnarketa sakon baten ostean, ondoren ageri diren balore, jarrera eta arauak Hezkuntza Proiektuan sartzea erabaki zuen, honako asmo hauekin:

  • etorkizunerako itxaropen berriak sortzea. 
  • gure ikasleen zoriontasuna areagotzea.

ELKARTASUNA

Definizioa: 

Pertsona eta egoeren aurrean sentikorrak izatea eta eskuzabaltasunez laguntzea. 

Oinarrizko jarrerak: 

  • Pertsonak eta beren egoerak ezagutzea. 
  • Besteren beharrekiko sentikortasuna. 
  • Elkarlana eta laguntza inguruan somatzen diren arazo eta beharren aurrean.
  • Norberak duena besterekin partekatzeko prest egotea. 
  • Eskuzabaltasuna eta zintzotasuna. 
  • Beste pertsona edo taldeen sinesmen, jarrera edo bizimoduekiko begirunea eta elkar ulertzea. 
  • Iritzi kritikoa egoeren aurrean. 
  • Begikotasuna eta ontasuna eguneroko harremanetan. 

Arauak:

  • Hezkuntza Elkarteko kide guztiek (irakasleak, ikasleak eta laguntzaileak) aintzatetsiak, baloratuak eta errespetatuak izan behar dute euren lan eta erantzukizunetan. 
  • Behartsuenei zuzendutako Elkartasun Kanpainak antolatu eta sustatu beharko dira. 
  • Norberaren lan denborak errespetatuko dira. 
  • Isiltasuna sustatuko da lan orduetan. 
  • Guztien eta norberaren materiala errespetatu. 
  • Irakasleek eta ikasleek euren harremanetan iseka eta ironia ekidingo dute.
  • Ikasleek partehartze aktiboa izango dute talde lanetan. 
  • Ikasleek errespetatu eta baloratu egingo dute euren kideek egindako lana.
  • Ikasleek errespetatu eta baloratu egingo dute euren kideek egindako lana.
  • Irakasleen artean topaketak eta bizikidetza bidaiak antolatuko dira. 

ERANTZUKIZUNA

Definizioa:

Kontzienteki konprometitzea norberaren eta guztien ekintzetan. 

Oinarrizko jarrerak:

  • Norberaren betebeharrak ezagutzea. 
  • Norberaren betebeharretarako motibazioa. 
  • Irmotasuna eguneroko eginbeharretan. 
  • Profesionaltasuna.
  • Iritziak eman eta jokatzearen arteko oreka. 
  • Autoexigentzia hobetzeko bide gisa. 
  • Zintzotasuna norberaren jokaeraren oinarri gisa.

Arauak:

  • Ikastetxearen egituraketan -bai pedagogikoan, bai administratiboan, bai antolakuntza egituraketan- Hezkuntza Elkarteko kide guztiek hartu behar dute parte, bakoitzaren inplikazio mailaren arabera. 
  • Hezkuntza Elkarteko kide guztiek norberaren eta beste guztien betebeharrak eta eskubideak ezagutu behar dituzte. 
  • Gurasoek eta irakasleek ikasleak aisialdiaren antolaketa eta banaketan orientatuko dituzte, eskola erantzukizunak bete ahal izateko. 
  • Gurasoek eta irakasleek ikasleak orientatuko dituzte etxean lan pertsonal iraunkorra izan dezaten. 
  • Hezkuntza Elkarteko kideek puntualtasuna zainduko dute beren jardueretan.
  • Ikasleek beren ikasgelaren edo hezkuntza jardueraren zainketa eta 
    funtzionamenduan parte hartuko dute..
  • Tutoretzajarduerako denbora pixka bat eskubideak eta betebeharrak betetzen diren jakiteko eta berrikusteko eskainiko da. 
  • Ikasleek euren eskola lanen itxura zainduko dute. 
  • Ikasleek ordena eta garbitasuna mantenduko dute bizikidetza errazteko. 
  • Ikasleek irakaslearekin batera, aldizka, beren lan eta jokabidearen autoebaluazioa egingo dute. 

     

SORMENA

Definizioa:

Berrikuntza asmoz eta originaltasunez pentsatu eta jokatu. .

Oinarrizko jarrerak:

  • Berezkotasuna. .
  • Berrikuntzarekiko ardura.
  • Berriaren aurreko irekitasuna.
  • Norberaren barrentasunaren azalpen zuzen eta jariotsua. 
  • Irudimena egunerokoa hobetzeko modu gisa. 
  • Ikerketarako zaletasuna. 
  • Errealitateaz jabetzeko sentikortasuna. 

Arauak:

  • Irakasleak, eta gurasoak hala balegokie, gure inguruko jolas eta kultur ekintzetan partehartzea girotu eta sustatuko dute. 
  • Eskolako komunikabideak erabiliko dira nork bereak adierazteko, ideiak, norbanakoen eta taldeen proiektuak, hala nola aldizkariak, antzerkia, eta abar, agertzeko bide berriak zabaltzen saiatuz. 
  • Hezkuntza Elkartearen barneko ekimen eta berrikuntza gaitasunak saritu beharko dira. 
  • lrakasleek Hezkuntza Elkarteaz kanpoko erakundeek sustatutako lehiaketak aukeratuko dituzte, beti ere irudimena eta ikerketa lantzen lagunduko duten haiek bilatuz. 
  • Ikaslearen berezkotasuna lantzeko denbora gordeko da. 
  • Irakasleak ikerketa bideak sortuko ditu ikasleak bere heziketa osa dezan. 
  • Gizarteko gertaeren azterketa eta kritikarako bideak zabalduko dira. 

ASKATASUNA

Definizioa:

Norberaren kontzientziaren arabera aukeratzeko gaitasuna, besterena errespetatuz.

Oinarrizko jarrerak: 

  • Nork bere buruari eta besteri begirunea izatea. 
  • Besteren askatasuna onartzea. 
  • Egoeren aniztasunaren aurreko zentzu kritikoa. 
  • Autoestimua, baloreak garatuz eta nork bere mugak onartuz. 
  • Nork bere kontzientziaren araberako aukeraketa. 
  • Erantzukizunak hartzea. 
  • Besteak baloratzea norberaren gizarte bizitzan. 

Arauak: 

  • Hezitzaileek elkarrizketa sustatuko dute jokabide gatazkatsuen aurrean, horixe baita irtenbiderik egokiena, egoera inposatzaile eta bortitzak ekidinez. 
  • Harreman adeitsua eta atsegina Hezkuntza Elkarteko kide guztien konpromisoa da, norberaren autoestimua indartzeko. 
  • Ikasleek besteren iritziak errespetatuko dituzte maila edo adinen arabera, beti ere kritika konstruktiboa eginez. 
  • Eskola bizitzako egoerak baliatu ikasleek euren kontzientziaren arabera aukeratzen ikas dezaten. 
  • Ekimen pertsonalak zein taldeenak biltzeko bideak aurkitu beharko dira, beti ere entzunak izateko aukera bilatuz. 
  • Ikasleek beren askatasuna erabiliko dute, baita beren ekintzen ondorioak onartuz ere. 
  • Eskola ordutegian ikasleek libreki aukeratutako ekintzak burutzeko denbora programatu beharko da. 

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados