Asmo-multzoa

Vitoria-Gasteizko SAN VIATOR lKASTETXEA SAN VIATORREN ERLIJIOSOEN KONGREGAZIOAK gizarteari ume eta gazteen asebetezko hezkuntzarako tresna gisa eskaintzen dion kristau hezkuntzarako Ikastetxea da, honako hauek aintzat hartzen dituena: 

  • aipatutako Kongregazio erlijiosoaren zeregina; 
  • Elizaren jarraibideak; 
  • Estatu eta Autonomia Erkidegoaren hezkuntza jarraibideak; 
  • San Viatortarren heziketa tradizioa; 
  • humanismo kristauaren eskakizun antropologiko eta pedagogikoak. 

San Viator Ikastetxeak, honako Hezkuntza Proiektu honen bidez, bake, lankidetza eta elkartasunerako heziketa bere jardueraren ildo nagusitzat hartzen du.

Hezkuntza Proiektu hau garatuz ikasleek gizarteak eskatzen duen besteko kultur maila lortzeko asmoaz gain, dimentsio erlijioso eta kristauaren garapena ere bilatzen du; ondorioz, pertsonaren kontzepzio kristauaren araberako ikaslearen nortasunaren garapen osoa lortu nahi da. 

Hezkuntza asmo hauek lortzeko San Viator Ikastetxeko Komunitatea Ikastetxearen egituraketa demokratikotik abiatzen da, berau osatzen duten pertsona guztiak honako He?-kuntza Proiektu honen ildoeijarraiki lan egiteko konpromisoa hartu baitute. 

Euskal kultura eta Euskara bera ere errespetatu eta sustatu behar ditugu gure herriaren nortasunaren ikur baitira. 

Uste dugu ELKARTASUNA, ERANIZUKIZUNA, SORMENA ETA ASKATASUNA landu behar ditugun baloreak direla hezkuntzari buruzko gure kristau ikuspegiarekin bat ez datozen helburuak dituen gizartea aldatu ahal izateko. 

Gure Ikastetxea legeak ezarritako mugen barruan kokatutako autonomia pedagogikoaz arituko da, gure Hezkuntza Elkarteko estamentu guztietan balore izpiritualak, sozialak eta humanoak sustatuz

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados