Errealitatearen azterketa

INGURUNE HURBILA 

Gure Ikastetxea inguratzen duen inguruneak oso nortasun definiturik ez izatea eta Hiriaren gainontzearekin elkartasun handirik ez erakustea ditu bereizgarri. 

Gero eta gehiago dira gurasoak, aita eta ama, etxetik kanpo lan egiten duten familiak, eta egoera hori oztopo izan daiteke umeez behar bezala arduratu ahal izateko. 

Bizimodu eta ohitura berriek txirotu ahal izan dute etxeko giroa afektibitateari dagokionez, zarrastelkeria handituz eta garrantzi handiko baloreek beste balore eskala bati lekua uzten dioten gizartea sortuz. 

Ekonomi eta kultur maila handi samarrak dituen aukerako ingurunea da. 

Gure Ikastetxetik hurbil badira publikoak diren beste batzuk, hala nola Musika eta Balet eskola ere. Gure Ikastetxetik oso gertu Gizartetxe bat daukagu, Europa Jauregia, auzoko kultu, giza eta jolaserako beharren bilgune izan nahi duena, eta hauei erantzun egokia eman diena. Sarri, Ikastetxe horretan nazio mailako Biltzarrak ezezik nazioartekoak ere burutzen dira.

Gure Ikastetxetik hurbil Baliabide Etxe bat ere badago (PAT). 

Gure Ikastetxearen erantzukizuna da gure ikasleen, euren familien eta, beraz, ingurune sozio-kulturalaren balore eskalaren berrantolaketan modu eraginkorrago eta errealagoan eragitea.  

IKASLEAK

Gure Ikastetxeak 2 urtetik 17ra bitarteko ikasleak hartzen ditu. Adin tarte zabal honetan ezaugarri guztietako ikasleak dauzkagu, bai gizarte alorrekoak, bai nortasunari dagozkionak. 

Ikasle batzuk Ikastetxeko ikasle ohien seme-alaba edo senideko hurbilak dira. 

Baiezta dezakegu, oro har, gure ikasleak pozik daudela Ikastetxean. 

Ikastetxeak erabiltzen duen disziplina onargarria da, nahiz eta, antolaketa  beharrengatik egoera berezi samarrak izan, poliki-poliki konpondu egingo direnak. 

Gure ikasleetatik ehuneko handi batek Unibertsitatean du ikasketa helburua. 

GURE IKASLEEN FAMILIAK 

Gero eta familia gehiagotan gertatzen da elkarbizitza arazoek ezkontideen banaketa eragitea, eta horrek, askotan, seme-alabengan arazoak agertzea dakar. 

Familiek ikastetxeko ekintzetan parte hartzeak, sarri, izaera interesatua dauka, seme-alabarentzako onarpena eta laguntza bilatzen baita, ikastetxeko bizitzaren zati diren beste zirkunstantzia batzuk ahaztuz. 

Goian esadakoa gorabehera, onartu behar da familia kopuru handiak hartzen duela parte, arduradun gisa, Ikastetxearen kirol ekintzetan eta jarduera pastoralean. 

Gurasoak nahiko. informatuak daudela uste dute, halere, herenek gutxi gorabehera ez dakite nolafuntzionatzen duen Eskola Kontseiluak. %18 inguru ez dira ordezkaturik sentitzen.

HEZKUNTZA PREMIAK

Ikastetxean egitura demokratikoa sortzea. 

Polik-poliki egituraketa demokratikoa izango duen Ikastetxea lortzea, partehartze anitza kontuan hartuko duena eta bertako harremanen gardentasunak eta jariakortasunak HEZKUNTZA KOMUNITATEA lortzea ekarriko dutena. 

Balore izpiritual, sozial eta humanoak sustatzea. 

Balore izpiritual, sozial eta humanoak sustatzea, ikaslearen kontzepzio kristauaren ikuspegitik, baina eragiten digun gizarte errealitatera zabalduz, izan ere, bertan eragiteko behar morala baitugu. 

Aniztasuna kontuan hartzea (ikasleekiko arreta pertsonala). 

Ikasleekiko arreta pertsonala lortu nahi dugu, ebangelioaren baloreetatik eta ikaslearen beraren partehartzearekin zentzu kritikoa, erantzukizuna eta elkartasunaren gizarte dimentsioa gara ditzan.

Gurasoen partehartzea antolatu. 

Gurasoen partehartzea sustatu, Hezkuntza Komunitatearen gainontzeko estamentuekin batera eratuz

Gure herriaren ikur den Euskararekiko konpromezua. 

Euskal kulturarekiko begirune, interes eta konpromisozko jarrerak bultzatu nahi ditugu. Era berean, gure herriaren izaeraren ikur den errealitatea denez, Euskararekiko konpromisoa eta interesa bultzatuko ditugu.

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados