Ikastetxearen metodologia

Hezkuntza jarduera arlo guztietatiko lankidetzaren emaitza da. Lan horrek orekatua, anitza eta, era berean, koherentea izan behar du.


Gure hezkuntza jarduerak irakasle guztien iritzi pertsonalak errespetatu behar ditu, izan ere ezinezkoa litzateke Ikastetxean metodologia bakarraz hitz egitea. Halere, komeni da zenbait ezaugarri azpimarratzea, horien artean ondoko hauek dira garrantzitsuenak gure irudiko: 

IKASLEEN OSABETEZKO HEZIKETARA ZUZENDUTAKO METODOLOGIA. 

Gure Ikastetxearen azken helburua mota guztietako gaitasunak eskuratzean datzan osabetezko heziketa da, honakoak esaterako: kognitiboak, psikomotrizeak, oreka pretsonalekoak edo afektiboak, erlazio pertsonalekoak eta gizarteratzekoak. 

Ondorioz, edukiak ezin dira kontzeptuetara mugatu, prozedurak, gaitasunak, estrategiak, baloreak, jarrerak eta arauak ere barne hartu behar baitituzte . 

IRAKASKUNTZA PROZESUA IKASKUNTZA PROZESURA EGOKITU.

Gure ikasgeletan irakastean, kontuan izan behar dugu gure ikasleek nola ikasten duten. 

Kontuan izan behar ditugu ikaskuntza prozesuaren aldiak: 

  • gertaerak sumatzea. 
  • errealitatea buruz irudikatzea. 
  • jasotakoa kontzeptu bihurtzea (kontzeptualizatzea). 
  • ikasitakoak elkarri lotzea. 
  • ikasitakoa erabUtzea. 

Era berean, komeni da gogoratzea honako hauen bidez ikasten dela: 

  • gatazka kognitiboa. 
  • bereganatzea-moldatzea. 
  • oreka ... desoreka
  • aldaketa eta egonkortasuna. 
  • abstrakzio sinplea. 

Gure metodologiak aintzat hartu behar ditu aldiok eta gure ikasleak euren adina edo garapen psikologikoa dela eta dauden egoeretara egokitu beharra dago. 

IKASLEAREN GARAPEN MAILATIK ABIATU BEHAR DUGU. 

Ikaskuntzak nabariak izatea lortu nahi badugu, ikaslea dagoen mailatik abiatu behar dugu. Eta maila horiek anitzak izango dira, izan ere garapen heldutasuna ez da bera ikasle guztiengan. 

Honek guztiak irakaskuntza prozesuaren aurretiko hasierako ebaluazioa dakar, eta horrek ikasleak mugitzen diren parametro kognitiboen berri emango digu. 

Gure metodologiak erne egon behar du ikasgelara heltzen diren ikasleen heldutasun egoerei, hala nola ezagutza maila ezberdinei erantzuten jakiteko. 

IKASLEA BERE EZAGUTZEN ERAIKITZAILEA DA

Irakaslearena artekari, gidari, laguntza eta babesa emateko lana da ikasleak ezagutzak, baloreak, jarrerak, ... eskura ditzan. Hitz batean, hezkuntza prozesuak berarekin daraman guztia bereganatzeko gai izan dadin.


Ikaskuntzaren kontzepzio konstruktibistak une horretantxe du zentzurik handiena. Aipatutako kontzepzioa oreka egoeratik abiatzen da, segidan desorekan egoten da, eta horren arabera, prozesuaren bukaeran berriz ere oreka lortzen da. 

IKASKUNTZAK ADIERAZGARRIA IZAN BEHAR DU.

Ikasleak hausnarketa etengabea egin behar du, ikasten ari denaren eta dakienaren arteko lotura bilatzeko. Hori ezagutza berriak eskuratzeko izango zaio baliagarri, eta honek, era berean, ikaskuntza berrien prozesua erraztuko dio.


Ikaskuntza benetan adierazgarria izatea nahi baldin badugu, honako hauek hartu behar ditugu aintzat: 

  • irakasleak ikasleak aldez aurretik dituen ezagutzetatik abiatu behar du. 
  • ikaskuntzaren helburuak koherente eta logikoa izan behar du. 
  • ikasleak behar besteko motibazioa izan behar du. 


IKASTEN IKASI

Gure metodologiak ez du soilik ikasleak eduki kontzeptualak eskura ditzan arduratu behar, bakarrik ikastea ahalbidetuko dioten oinarrizko estrategia eta prozedurak eskuratu behar izango baititu arian-arian. .

Prozedura honek, bere ikaskuntzan heltzen joateak alegia, honako hauen eskurapena dakar:

a) Teknika instrumentalak, hala nola:

  • irakurmena.
  • idazmena.
  • kalkulua.
  • ikasteko teknikak. 

b) Estrategiak:

  • kognitiboak: informazioaren bilaketa, bere gaitas unen arabera.
  • metakognitiboak: ikaskuntza prozesuari buruzko hausnarketa. 
  • eredu kontzeptualak: errealitatea irudikatzeko era egokiak. 


ANIZTASUNA KONTUAN HARTZEA. 

Proiektu honen hasieran aipatutako hezkuntza premietako bat da. Aniztasuna kontuan hartzeak gogoan izan behar ditu beti heldutasun maila, ikaskuntza erritmo ezberdinak, ... 

Aniztasuna geure ikasgeletan aurkituko dugun egoera da. Gure ikasleen bilakaera psikologiko ezberdinak, euren gaitasun ezberdinak, hor ditugu eta ezin ditugu bazter utzi. .

Gure metodologiak heziketa pertsonalizaturajoko du, eta horretan ikasleen behar pertsonalekiko arretak ikasgelako gure lanaren gidari izan behar du.


Ikasgelan aurkituko dugun errealitateak, hau da: ikasle kopuruak, leku fisikoak, denbora faltak, eta abarrek, errealista bihurtuko gaitu. Beraz, ahal dena egingo dugu. 

SOZIALIZAZIOA

Gure ikasleek etorkizun hurbileko gizartean integratu beharko dute, hori dela eta gure Ikastetxeak, gaur egun, pertsonen arteko harremanen gizarte dimentsioa ezagutarazi beharko die, hala nola gizarteko elkarreragina. 

Taldekako ekintzek, talde lanek, eztabaidek, bateratze-lanak kasu, eta abarrek jarrera positiboak sor ditzakete gure ikasleengan eta hartara gizarteratzeko euren gaitasunak garatu. 

UNITATE DIDAKTIKOEN IKUSPEGIA ETA EDUKIEN ANTOLAKETA. 

Ez dugu ahaztu behar jakintzagaiarteko ikuspuntuak ahalik eta hezkuntza baliabide gehienak abiarazten dituela. 

Jakintzagaiarteko lan ereduak honako multzo hauetan sailka genitzake:

a) Jakintzagaiarteko ikuspuntua: 

  • ikasgaia ikasleari zenbait disziplinatako gertaera, kontzeptu eta oinarriri lotutako ikaskuntzak eskatuko dizkion modu batean garatzea. 

b) Jakintzagaikako ikuspuntua: 

  • bateratsu eta zenbait arlotatik prozedura edo jarrera jakin batzuei, baloreei eta arau komunei heldu nahi dien lrakasle taldearen erabakia. 

c) Ikuspuntu oro hartzailea: 

  • ez dugu ahaztu behar gure ikasleek eskuratu behar dituzten edukien izaera oro hartzailea. 
  • ikuspuntu honek lehentasuna dauka Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. 
  • gure ikasleek edukiei ardatz edo gune oro hartzaileen inguruan ekingo diete. 
  • globalizazioa teknika bat eta jarrera bat dela esan dezakegu. 

Azkenik ezin ahaztu dugu materialak eta baliabideak metodoaren osagai direla. Materiala ez dute bakarrik testu liburuek osatzen, baliabide sorta zabal batek baizik: liburutegiak, artxibategiak, manipulaziorako materialak, ... 

Adostu egin beharko dira irakasleok erabiliko ditugun material motak.

Komenigarria da CPetan teknologia berriak, informatika baliabideak, komunikabideak, eta abar izan daitezen zehaztea. Horrek Baliabide Sail bat eratzea eskatuko du. Horri dagokionez gogora dezagun Gure Ikastetxearen ingurumarian badela Baliabide eta Laguntza Etxe bat (PAT). 

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados