Misioa, ikuskera eta baloreak

MISIOA

  • Vitoria-Gasteizko SAN VIATOR IKASTETXEA itunpeko ikastetxe kristaua eta hiru elekoa da, zeinetatik San Viatorren Erlijiosoen Kongregazioak gizarteari etorkizun hobe bat eraikitzeko gauza izango diren eta balioetan hezitako hiritarrak eskaintzen dituen.
  • Gure eginkizuna 2-18 urte bitarteko pertsonak osorik heztea da, eurak prestakuntzaren egile aktibo bilakatuz, hurbila zaien komunitate hezitzailean, non norberaren gaitasun eta ezagutzen garapena era bizigarrian lortzen diren.
  • Ikasle bakoitzari eta ingurunearen aldaketei egokitzen den hezkuntza eskaintzen dugu, hobetze aldera berrikuntza lantzen duena. Horretarako ikasleekiko eta familiekiko harreman hurbila eta komunikatiboa bilatzen da, aniztasuna kontutan hartuz eta hiri osoko biztanleentzat zabalik dauden kalitatezko ekintza pastoralak eta kulturalak, baita kirol jarduerak ere eskaintzen ditugula.
  • Jasotako esperientzia eta trebetasun pedagogikoa beste erakunde batzuekin partekatuz aurrerapausoak ematen dituen erakundea gara, taldeko ezagutza sortuz eta ekinbide amankomunak garatzen ari dena. Gainera, elkarrekintza dugun beste erakundeekin, zerbitzua hobetzeko elkarri laguntzeko bideak jorratzen ditugu.
  • Gurekin dihardutenak zaindu egiten ditugu, euren prestakuntza- eta lan-garapena sustatuz eta bizitza pertsonalarekin orekatzen saiatuz. Egitasmo bakarrean inplikatuz Komunitate hezitzaile osoaren parte hartzeko guneak sortzen ditugu. Horretarako erakunde-egitura positiboa, errefortzuan, estimuluan eta esker onean oinarrituta, garatzen dugu.
  •  

IKUSPEGIA

  • Gasteizko San Viator ikastetxea berrikuntza metodologikoaren bidean dago, ikaslearen ahalmenak xehe-xehe gorpuztuz, gaitasunak garatuz eta askotariko adimenen ekarpenak gogoan hartuz. Ildo horretan, irakaskuntzaren hobekuntza eta ikaslearen hizkuntz trebetasuna aberasteko metodologia berrietan murgildu da. Halaber, heziketa lana gizartearekiko erantzukizunean bideratu eta garatzen du eta gizartearen aldeko jarrera duten pertsonak sustatzen saiatzen da.
  • Antzeko erakunde eta Kristau Eskolarekin harreman eraginkorra garatua du. Bestalde, Administrazio guneetan eta gizartean ezaguna da egituratutako irakaskuntzan duen ezagutza eta berrikuntza trebeziagatik eta giza eta pastoral arloan pertsonen garapenagatik.
  • Gasteizko San Viator ikastetxeak pertsonen lidergoa indartzen saiatzen da, eskuhartze berrietarako prestakuntza suspertuz. Ikastetxeko langileen garapena eta bizitza-lana orekari aukerak eskaintzen dizkio, taldeetan partehartzea erraztuz, onespena azalduz, gaitasunak eta erantzukizunak egokituz, eta elkarguneak ahalbideratuz.

 

BALOREAK

  • Arlo Pertsonala: Denekiko begirunea - Solidaritza - Erantzukizuna - Askatasuna - Sormena.

  • Arlo Soziala: Partehartzea - Kirol Kultura - Bakea - Justizia Sena - Euskal Kulturari begirune eta babesa, Gizartean modu aktiboan atxikitzeko Heziketa.

  • Arlo Erlijiosoa: Kristau Baloreak - Fede Heziketa - Gizartearekiko konpromisoa.

 

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados