Helburu Orokorrak

LOGSEren 1. eta 2. atalak aztertu ondoren, eta bertako irakurketa-hausnarketa gure Ikastetxearen Idearioarekin eta beronen errealitatearekin alderatuta, beharrezko deritzogu Helburu Orokorretan Erreformaren hezkuntza planteamenduetan falta diren garrantzi handiko gaitasunak agertzea. 

Gure Helburu Orokorrek giza kulturara bideratuak egon behar dute, Ebangelioaren mezuari irekiak. 

Berauetan ezin ahaztu ditugu hain garrantzitsua den euskal kultura, izan ere, aipatu kultura hori eta Euskara bera ere sustatze prozesuan murgilduak baikaude. 

A: IKASLEEI DAGOZKIENAK

  1. Alderdi erlijioso eta kristauaren garapena. 

  2. Ikaslearen nortasunaren garapen osoa, gizakiaren kontzeptzio kristauaren arabera. 

  3. Ohitura intelektual eta lanerako teknikak eskuratzea, hala nola ezagutza zientifiko, tekniko, historiko, estetiko eta erlijiosoak. 

  4. Estatuaren eta berau osatzen duten herri guztien hizkuntza eta kultur aniztasunaren begirunean heztea. 

  5. Justizia sozial, bake, lankidetza eta elkartasunerako heziketa. 

  6. Jokaera demokratikozko ohiturak sustatzea. 

  7. Printzipio demokratikoen barruan oinarrizko eskubide eta libertateen begirunean eta tolerantzia eta askatasunaren erabilpenean heztea. 

  8. Gizarte eta kultur bizitzan aktiboki parte hartzeko prestakuntza.

  9. Sexuen benetako eskubide berdintasuna, eta edozein bazterkeria motarekiko gaitzespena, eta kultura guztiekiko begirunea. 

  10. Gizarte, ekonomi eta kultur ingurunearekiko harremanak. 

  11. Ingurugiroarekiko begirune eta defentsan heztea. 

  12. Euskal kultura eta Euskararekiko begirunea, interesa eta sustapena. 

  13. Eginbeharraren zentzuaren garapena eta lanbide jarduerak burutu ahal izateko trebakuntza. 

  14. Sormenerako gaitasunak eta kritika izpirituaren garapena. 

  15. Aisiarako eta astialdirako heziketa. 

    B: METODOLOGIA ,EBALUAZIO ETA ORIENTABIDEARI DAGOZKIENAK

    1. Laguntza psikopedagogikoa, hezkuntza eta lanbide orientabidea, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzat, batez ere.
    2. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen, Ikastetxearen eta sistemaren osagaien ebaluazioa. 
    3. Bizitza pertsonal, familiar, sozial eta profesionaleko alor guztietan ikasleen ezagutza, gaitasun eta balore moraletako osabetezko heziketa ahalbidetuko duen banan-banako trebakuntza. 

    4. Ikastetxearen pedagogi autonomia, legeetan ezarritako mugen barne, hala nola irakaskuntza praktikatik abiatutako irakasleen ikerketa jarduera. 
    5. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan ikasleen partehartzea bermatuko duen metodologia aktiboa. 

    C: HEZKINTZAELKARTEARI DAGOZKIONAK

    1. Hezkuntza Elkartera iristeko Ikastetxearen egituraketa demokratikoa. 
    2. Guraso edo tutoreen partehartzea eta laguntza hezkuntza helburuak lortzen laguntzeko. 

    D: HEZKINTZA PREMIEI DAGOZKIENAK

    1. Arestian aipatutako Hezkuntza Premiei arreta berezia eskaintzea; hauek dira: Egituraketa demokratikoa sortzea. Balore izpiritualak sustatzea. Aniztasuna aintzat hartzea. Gurasoen partehartzea antolatzea. Gure herriaren ezaugarri den Euskararekiko konpromisoa. 

    E: BALOREEI DAGOZKIENAK

    1. Aurrerago zehaztuko diren baloreetan heztea. Elkartasuna. Erantzukizuna. 
      Sormena. Askatasuna.

    logo alexia trans

    banner blog webquest-eu

    8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

    5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

    2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

    75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

    f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

    logo Escuela Verano

    logo concertados