Ikastetxearen antolaketa

Garrantzizko deritzogu Ikastetxeak talde lanetan oinarritutako funtzionamendua izateari..

Gure Ikastetxean dagoeneko abian dauden, baina hobegarriak diren zenbait egitura daude. Era berean, beharrezko ikusten da Erreformaren ildoko beste berri batzuk egotea. 

Lan talde hauek egituratzea eta indartzea poliki-poliki gauzatuko den prozesua da. Horrelako ego eran premia kalterako litzateke. 

Gure Barne Araudi zaharra birmoldatu eta gaurkotu egin behar da. Bertan delako talde edo erakundearenfuntzionamendua, eskubideak eta betebeharrak, eraketa, eta abar jaso beharko dira. 

Sortuko diren egiturek edo taldeek somatutako beharrari erantzun beharko diote, hartara euren eraginkortasuna handiago izan dadin. 

Ikastetxearen jarduera hobea izan dadin, egoki deritzogu ondoren zerrendatu ditugun hobekuntzak agertzeari: 

ZUZENDARITZA TALDEARI DAGOKIONEZ 

 

  • Irakasleen berrikuntza eta hobekuntza planak egin behar ditu.
  • Ikastetxearen alderdi guztiak gestionatu behar du.
  • Funtzionamendurako organigrama sortu behar du.
  • Ikastetxean batas una egon dadin saiatu behar du.
  • Araudiak abian jartzeaz eta berau ezartzeaz arduratzen da. 
  • Urteko Ikastetxearen Plana egin eta ebaluatzen du.
  • Ikastetxearen osabetezko ebaluaziorako plana ezarriko du.

Laburpen gisa esan genezake Zuzendaritza Taldeak uneoro garden izan behar duela, beharrezko diren komunikazio bideak ezarriz.

 

IRAKASLEEN KLAUSTROARI DAGOKIONEZ 

  • Ikasturtearen hasieran bildu beharko du aurkezpenak egiteko, etab. 
  • Urteko Ikastetxearen Plana ezagutu, aztertu eta onartu beharko du.
  • Ikasturtearen bukaeran bildu beharko luke Ikastetxearen ebaluazioa egiteko, Zuzendaritza Taldeak ezarritako ildoei jarraituz.


BITARTEKO LANPOSTUEI DAGOKIENEZ 

  • Euren betebeharrek zehazki mugatuak egon beharko dute, eta bai halaber iraupena eta aukeraketa. 
  • Oso interesgarri deritzogu lanpostua beteko duen pertsona taldeko kideek onartua izateari.
  • Ahal den neurrian bere lanpostua betetzeko beharrezko baliabideak izan beharko ditu. 


GEAREN BATZARRARI DAGOKIONEZ 

  • Edozein ekintzaren antolaketak irakasleei edo erritmoari eragiten dienean, dagokion Zuzendaritzarekin jarri beharko du harremanetan gaizki ulertuak ekiditeko. 
  • GEaren erantzukizun nagusietako bat gurasoen heziketa dela uste dugu, honakoProiektu honetan ezarritako ildoei jarraituz. 
  • Beste guraso talde batzuekin (pastoralak, kirolak, eskautak, ... ) harremanetan jarri ahal izatea kontuan izan behar du, indarrak batzeko. 


ESKOLA KONTSEILUARI DAGOKIONEZ 

  • Komunikaziorako bideak sortzea eragindako estamentuek erabakien berri izan dezaten ... Gogora dezagun gurasoetan ia herenak Eskola Kontseiluaren funtzionamenduaren berri ez dakiela aitortzen duela. 
  • Kontseiluak burutzen duen saiora bertaratzen direnek garaiz ezagutu behar dute lan agenda aipatu saiora behar bezala informaturik joan ahal izateko eta, hala balitz, besteen ideiak ekarri ahal izateko.

Argi dago berton aipatzen dena errealitatearekin parekatu behar dela egingarri den ala ez jakiteko.

Bistan da atal hau motz samar geratu dela emandako ideiei dagokienez eta, batez ere, aipatutako estamentu edo taldeei dagokienez, halere ez dezagun ahazt Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua zabala, malgua eta deszentralizatua dela, eta horrek gure Ikastetxearen jarduera hobetuko duten ideiak ematen jarraitzeko bide eman behar digu..

 

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados