Ikastetxeko irakaslearen perfila

Irakaslea honako Proiektu hau garatu eta abiarazteko ezinbestekoa den giza alderdia da. Funtsezko eginkizuna du, eta hori dela eta egoerari arrakastatsu aurre egin ahal izateko ezaugarriak izan beharko ditu. 

Asko lirateke funtsezkotzat har genitzakeen ezaugarriak, halere ondokoak azpimarratuko ditugu: 

Irakaslea identifikatu eta konprometitu egin beharko da Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin.

Konpromezu eta identifikazio horiek eraginkor izan daitezen, irakasleak honako hauek bete beharko ditu: 

  • Proiektua ezagutu . 
  • Sustatu.
  • Curriculum Diseinuetan Garatu. 
  • Ebaluatu eta berrikusteko gai izatea. 

Hartara hezkuntza eraginkor eta koherentea izango da. Hezkunta Proiektuarekiko identifikazio hau ezagutu eta parte hartzeko bide egokia da. 

Irakaslea jarrera positiboen sortzaile izan beharko da. 

 

Irakasleak ikaskuntza prozesuak lantzeaz gain, jarrera positiboak ere bilatu behar ditu eta berau egin ahal izateko honako hauek landu beharko ditu: 

  • Lanerako zaletasuna eta atsegina sustatu. 
  • Adeitasuna, agurtza, garbitasuna eta gizabidea landu. 

Kontuan izan behar ditu beti eta lehenik eta behin pertsonen baloreak euren akats edo hutsen aurretik. 

Irakasleak taldean lan egiteko gai izan beharko duo .  

 

Ezaugarri honek pertsonak Ikastetxearen antolaketarekin bat eginik hobeto errealizatu, erantzukizunak bereganatu eta lan egin ahal izateko lekuan kokatzea dakar. Aurreko orientabideak Hezkuntza Elkartean hartzen diren erabakiak gogo onez onartzea dakar. 

Funtsezkoa da taldeko lana ahalik eta koordinaziorik handiena lortzeko, hala nola hezkuntza Udo bera mantendu ahal izateko. 

Ezaugarri honek irakasleak oinarri berberetatik eta iritzi berberak azal ditzaten ahalbidetzen du, euren eguneroko esperientziak komunikatuz eta talde lanari zentzua eman eta berau batuko duen programazioaren elaborazio lana indartuz. 

Irakasleak eraginkor izan behar du

Eraginkortasuna emaitzak Hezkuntza Proiektuarekiko egokitasun maUaren arabera neurtuko da..

Egokitzapena edo eguneroko lanean suertatzen diren desbideratzeak Ebaluazioa egiteko zio izango dira.

Irakasleak kualifikazio tekniko eta pedagogikoa izan behar du. 

 

Bere eginbeharra eraginkorra izan dadin beharrezko trebakuntza izan behar du, bere metodologiak eta didaktikak eguneratuak egon behar dute. 

Gainera, gai izan beharko du helburuak zehazteko eta horiek lortzeko, bai eta ondorengo ebaluazioa egiteko beharrezko baliabideak jartzeko ere. 

Ez da ahaztu behar irakasleak ikasleen garapen aldira egokitzeko gaitasuna izan behar duela. 

Irakasleak bere lanean sinetsi eta egiten duen guztian gogotsua izan behar du.

 

Gogotsu izateafuntsezkotzatjotzen da hezkuntza arloan, heziketaren emaitzak epe luzerakoak direla kontuan izanik. 

Adoregabezia eta etsipena ez dira lagun onak eguneroko hezkuntza lanean.

Gure lanak bokazio ukitu handia duo 

Irakasleak arduratsu egon behar du bere trebakuntzaz.

 

Zaharkitzeak, monotoniak eta ohikeriak dakarten arriskuaren aurrean, jarraikako berrikuntza pertsonal eta osoa behar da lanaren arloan. 

Irakasleak, eguneanjartzeko, erraztasunak aurkituko ditu Zuzendaritza Taldean, izan ere azken honek irakasle guztien erreziklaia garaiak planifikatuko ditu, Hezkuntza Elkartearen beharrei lehentasuna emanez.

Egunean jartzeko behar honetan lehentasuna titulazioa edo kreditazio ofiziala duten erreziklaia ikastaroei emango zaie. 

Irakasleak ikasleekiko harreman hurbila eta ulerkorra "landu" behar du.

Horrek ikaslea ezagutzea dakar, hala nola bere egoera eta kezkak, bai pertsona mailan, bai kideekiko harremanetan. 

Elkarrizketa funtsezkoa da gero ikaslea orientatu ahal izateko. 

Hala ikasleen artean nola irakasle eta ikasleen artean harreman lasaiko giroa sortu behar da..

Garrantzitsua da ikaslearen munduan barneratzea eta hartara hobetu ulertu bere jokaera. Egoera horrek ikasleek irakaslea hobeto onartzea ahalbidetuko du.

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados