Ebaluazio Sistema

Ebaluazioaren helburu nagusia irakaskuntza prozesua ikasleen ikaskuntzako benetako prozesura egokitzea ahalbidetuko duen informazioa lortzea da. 

Lortutako datuek ikaskuntza prozesua berbidera dezakete eta programazioaren garapena somatutako behar eta lorpenekin bateratzeko beharrezko erabakiak hartzea ahalbidetu ahal dute. 

ZER EBALUATU?  

Ebaluatzeko irizpideek zer ebaluatu-rekin datoz bat, eta ez zer irakatsi-rekin.

Preskripziozko ebaluazio irizpideek ez dute ikasleak ikasten duen guztia ebaluatzu nahi, oinarrizko ikaskuntza batzuk baizik, horiek gabe ikasleak zail lor baitezake egokiro ikaskuntza prozesurik.


Landuko ditugun Ikasketa Proiektuetan honako hauetarako erabakiak agertu beharko dira: 

  1. Ebaluazio irizpideak bertan ezarritako lehetasunezko helburuetara egokitu. 
  2. Irizpideak zikloka sekuentziatu, hartara ikaskuntza prozesuen egiaztapen uneak une egokian egiteko, ikasleen oinarrizko ikaskuntzetan garrantzizko atzerapenak saihestuz. 
  3. Ziklo bakoitzean lortu behar diren helburuen betetze mailan, kontuan hartuko da mekanikoki ez izatea, malguki baizik. 
  4. Ebaluazio irizpideak ezartzeko orduan, hezkuntza taldeek kontuan hartuko dituzte jarrerei eta zeharkako gaiei buruzko edukiak, izan ere, duten praktikarako tradizio eskasagatik, horiek ahazteko joera izango da; berau, halere, gairik garrantzitsuenetako bat da, gurea bezalako Ikastetxe kristau batentzat, batez ere. 


NOLA EBALUATU? BITARTEKOAK ETA TRESNAK 

Asko dira ebaluatzeko eta bere kasa ebaluatzeko baliabideak (ikastorduko egunkariak, behaketa gidak, anekdotarioa, grabaketak, kanpoko behaketak, berariazko probak, ... ); baina itxuraz eta denboralizazioaz aparte, Ikasketa Proiektuetan irakasle eta gurasoen arteko informazio trukaketek izango dituzten erak eta maiztasunak, hala nola tutoreak irakasle taldearekiko koordinazioan hartzen dituen erabakiak adostu beharko dira.

Ebaluazioak jarraikakoa izan behar duela gogoratzen badugu, tresnek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren informazioa fidagarritasunezjasotzea ahalbidetu behar digute.

Honako hauek dira egokiak izan daitezkeen tresnetako batzuk: 

BEHAKETA SISTEMATIKOA: 

  • jarraipen fitxak 
  • ikasleen koadernoak
  • galdetegiak
  • balorazio eskalak ... 

lKASLEEN LANEN AZTERKETA: 

  • apunteak
  • taldelanak
  • hormirudiak
  • lan monografikoak ... 

KONTROL PROBAK:

  • ahozkoak
  • idatzizkoak
  • praktikoak
  • bakarkakoak eta taldekakoak .... 

ELKARRIZKETA PERTSONALAK 

EZTABAIDAK ETA DEBATEA PROGRAMATUAK 

AUTOEBALUAZIOA

ERREFORIZU NEURRIAK ETA CURRICULUMAREN EGOKIlZAPENAK 

Ikastetxe-Familia arteko komunikazio mekanismoetan arauak bete behar ditugu maiztasunari eta aurkezpen itxurari dagokienez, horri buruz indarrean dagoen araudiari jarraituz. 

NOIZ EBALUATU? 

Jarraikako ebaluazioak ikasle bakoitzaren abiapuntua ebaluatzea eskatzen du, ikaskuntza berrietan hasiko den bere oinarrizko gaitas unen garapen uneari eta curriculum gaitasunei buruzko datuak lortuz. Beraz, hasierako ebaluazioa ikaskuntza une bakoitzaren hasieran egin behar da, berau bai eskolatzearen hasiera izan, bai ziklo baten hasiera, bai unitate didaktiko batena, bai lehendabiziko aldiz ekiten zaion eduki batena. 

Hasierako ebaluazioak garrantzi berezia dauka etapako lehen zikloan, eta ondorengo zikloetan ere beharrezko izango da, era berean, gure ikasleek eskuratutako ikaskuntzak egiaztatzea ahalbidetuko duen hasierako ebaluazioa, beharrezko doikuntzak nabarmentzeko. 

Prestakuntzazko ebaluazioa hezkuntza garapenjardueraren jarraikako ebaluazioa da, eta beharrak somatzea eta une egokian prozesuaren berbideraketa dakar. 

Bildumazko ebaluazioa prestakuntzazko ebaluaziotik har ditzake datuak, eta berauei puntualago lortutako beste batzuk gehitu. 

Ebaluazio mota hau, bildumazkoa, ez da igarotzearekin nahastu behar, izan ere igarotzea ikaslearen osabetezko ebaluazioaren ondorioetatik, beste zenbaiten artean, har daitekeen neurri bat da. 

Ikasketa Proiektuetan tu toreak ziklo bakoitzaren bukaeran ikasleen ebaluazioarentxostena egin beharra jaso behar da, dagoen ikaskuntza egoeraren arabera. 

Kontuan izan dezagun irakaskuntzak indibidualizaziorako joera badu, horren ebaluazioak ildo beretik jo behar duela. 

Ebaluazioaren kontzeptzio berriak ikasleak ziklo batetik hurrengora igarotzeko "nahikoa" kalifikazioan oinarritutako ebaluazioan eta ikasleek ezagutza integralean maila "egokia" zein neurritan lortu duten baloratu nahi duenaren arteko ezberdintasun argia dakar..

IKASLEEN EBALUAZIOA 

Erreformaren testuinguruanEbaluazioa "ikaslearen errendimendua, irakaskuntzaikaskuntza prozesua eta ikastetxea objektiboki baloratzea helburu duen jarduera sistematiko, jarraikako eta ikaskuntza prozesuan integratua dagoen jardueratzat hartzen da". 

Hezkuntza prozesuari eta bertan eragiten duten faktoreei buruzko informazioa eskuratzea du helburu. 

Berarekin helburuen lorpen maila ezagutu ahal dugu eta babes edo laguntzarako ekintzak erabiltzea eta neurri zuzentzaileak ezartzea ahalbidetuko digu, bai Curriculuma Norberari egotituz, bai gure programazioetan beharrezko zuzenketak eginez, bai beharrezko hezkuntza errefortzuak emanez, bai errepikatzeko aukera aztertuz ... 

Ikastetxe-Familia arteko komunikazio mekanismoetan arauak bete behar ditugu maiztasunari eta aurkezpen itxurari dagokienez, horri buruz indarrean dagoen araudiari jarraituz. 

 

IKASKUNTZA PROZESUAREN EBALUAZIOA 

Ziklo bakoitzeko helburu eta edukien aldeko nahiz aldeko ez den ebaluazioarekin zerikusia duten ikasleen lorpenak edo porrotak ez dira bakarrik ikaslearen zeregintzat jo behar.

Hartara, ebaluazioa ikasleei egiten badiegu, irakaskuntza prozesuari, sistemari, metodologiari, gure hezkuntza jarduerari ere egin behar diegu, izan ere guztiok gara prozesuaren bitarteko. 

Horregatik, honako hauek ere ebaluatu behar ditugu: 

Ikasgelako irakaskuntza jarduera 

  • programatutako unitate didaktikoen diseinua eta garapena 
  • ikasgelan sortutako "giroa" 
  • jarduera pertsonala 

Zikloaren esparruan 

  • programazioaren garapena 
  • prozesua
  • ebaluazio eta igarotzeko irizpideak 
  • laguntza pertsonal edo materialen funtzionamendua 
  • koordinazioa 


Etaparren esparruan

  • etapako ikasleen osabetezko ebaluazioa 
  • Ikasketa Proiektuaren elementuak 
  • ziklo arteko koordinazioa  
  • ebaluatzeko irizpideen koherentzia
  • irakasle taldearen lan taldeko dinamika 

Ikastetxearen esparruan

  • etapa bakoitzeko ikasketa proiektuen koherentzia  
  • hartutako erabakien funtzionalitatea 
  • gurasoekiko komunikazioaren jariakortasuna   
  • zuzendaritza taldeko organo kolegiatuen funtzionamendua 
  • Ikastetxearen laguntza zerbitzuak 

    Ikastetxearen ebaluazioari dagokionez oinarrizko bi tresnak osatuko dutela gogoratzea komeni da: 

    • Ikastetxearen urteko Plana 
    • Ikasturtearen azken Oroitidazkia

    logo alexia trans

    banner blog webquest-eu

    8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

    5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

    2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

    75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

    f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

    logo Escuela Verano

    logo concertados