Hezkuntza orientabide sistema

ORIENTABIDEAREN GARRANTZIA 

Hezkuntza orientazioa, ikaslearen ikuspuntutik, hezkuntza sistemak eskaini behar duen zerbitzu eta ekintza sisteman gauzatu eta bermatu behar den eskubidea da. Bere garapen nagusia tutoretza jarduera gauzatzean du, Orientabide Sailaren laguntza teknikoarekin, hezkuntzaren maila guztietan. 

Hezkuntza Orientabide sailaren orientabideak hezkuntzaren errendimenduaren hobekuntza du helburu, ikasleari aholkularitza egokia emanez, sisteman aurrera egiten duen bitartean eta bizitza aktiborako bere igarobideari dagokionez. Horregatik, hezkuntza orientabidea oinarrizko elementua da eskola sistemarentzat, irakaskuntzaren kalitatean eta eraginkortasunean laguntzen duena. 

 

 

TUTORETZA JARDUERA 

Orientabide jarduera, batez ere, hezkuntza jarduerarekiko lotura estu eta banaezinean gauzatzen da: tutoretza jarduera betetzean. 

Tutoretza hezkuntza jarduerari atxikia dagoen elementua da, hezkuntaren osabetezko kontzeptuaren barnean

 Ikaslearekiko banan-banako harremana du berekin, haren jarrera, jokaera, ezagutza eta interesen egitura eta dinamikan.     

Tutoretzak hezkuntza esparruetako ezagutzak eta esperientziak integratzen lagundu behar du; era berean, eskola esperientzia, oro har, eta eskolaz kanpoko eguneroko bizitza integratzen laguntza eman du

Ikuspuntu honetatik, tutoretzaren zereginaren garapenak heziketa benetan integrala eta pertsonalizatua iza tea bermatzen du, eta ez da eskolatze edo ezagutza emate soilera murrizten.

Beharrezkoa da irakasle tutorearen irudia eta zereginak indartzea, hezkuntzaren etapa eta mota guztietan.

lrakasle tutoreak ikasleen gaitasunak eta interesak ezagutzen ahaleginduko dira, berauen ikaskuntza prozesuan eraginkorrago orientatzeko helburuarekin.

Ikastetxearen eta familiaren arteko harreman errazak ezartzen lagunduko dute, hala nola ikasle eta Ikastetxearen artean, batez ere, beren ikaskuntzen ebaluazioari eta ziklo batetik bestera igarotzeari dagokienez.

Ikasleek aurkitzen dituzten zailtasunen identifikazio zehatza ere horiei dagokie, hauek gainditzen lagunduz eta Orientabide Sailaren eta arloko jakintzagaiarteko taldearen beharrezko aholkularitza teknikoak eskuratuz.

Era berean, irakasletza talde jakin batekin lan egiten duten irakasle guztien hezkuntza jarduera koordinatuko dute.

Ikasgela eta Ikastetxe barruan elkarbizitza eta lankidetza, banakako eta taldeko ahalegin, tolerantzia eta ikaskuntzarako oinarrizko ohiturak eskuratzea erraztuko duen elkarrekiko errespetu, komunikazio eta lankidetza giroa sustatzea da, batez ere, horien lana.

Tutoretza zeregina gauzatzea hezkuntzaren indibidualizazioarekin, eta hala balitz, Curriculumaren egokitzapenekin eta garapenerako banakako programekin ere, lotzen da

Tutoretza zereginetan ez dira guztiak ikasleekin banaka gauzatzen; beraietako asko taldeekin burutzen dira, ikasgelan bertan.

Tutoretza jardueraren helburuak honako hauetan labur génitzake:

 

  • Familia-Ikastetxea-ikaslea arteko harremanak erraztu behar ditu. 

  • Bere jarduera eskolako zailtasunak identifikatu eta berauei irtenbidea ematera zuzentzen du. 

  • Ikaslearenganako hezkuntza jarduera koordinatzen du. 

  • Elkarbizitzeko ohiturak sustatzen ditu. 

 

Adierazitakoaren arabera, honako hauek dira bere ezaugarriak: 

  • Jarraikakoa, hezkuntza maila guztietan eskainia. 

  • Hezkuntza eragileen integratzailea. 

  • Indibidualizatzailea.

  • Aholkulari heltze profesionalerako bidean. 

 

Hezkuntzaren etapa bakoitzean, tutoretza jarduerak honako hauek ditu helburu: 

Haur eta Lehen Hezkuntzan: 

  • Ikaslea taldean sartzea. 

  • Eskolarako egokitzapena. 

  • Familia-Ikastetxe arteko harremana. 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 

  • Ikasteko teknikak finkatzea. 

  • Etorkizunerako lanbide orientatzea. 

  • ikasketa ezberdinak 

  • bizitza profesionala. 

 

ORIENTABIDE SAILA

Irakasle guztiek, eta tutoreak batez ere, bete behar dituzten tutoretza zereginek eta orientabide zereginek, horretarako bereziki koalifikatuak dauden zerbitzu, sail edo taldeen laguntza teknikoa eskatzen dute. 

 

Ezin zaizkie irakasle guztiei tutoretza edo orientabiderako gaitasun tekniko guztiak eskatu. lrakasleen tutoretza lana koordinatu, aholkatu eta lagundu egiten duen Orientabide sail baten laguntza behar du. 

Orientabide sailak irakasle tutore eta Ikastetxeko irakasle laguntzaileen orientabide eta tutoretza jarduera koordinatuko du, berauen eta jakintzagaiarteko taldearen arteko lotura ziurtatuz, hala behar balitz.

Aipatutako Sailak, halaber, ebaluazio irizpideak egiten laguntzen du, hala nola balizko Curriculumaren Egokitzapenen diseinuan. Era berean, ikasleentzako informazio eta aholkularitza ekintzak sustatuko ditu, iritzi propioa lorten laguntzeko aukera batzuen artean aukeratu behar dutenerako. 

Honako hauek Orientabide sailaren betebeharrak dira: 

  • Tutoretza jardueraren garapen egokia erraztea: aholkuak, materiala, eta, oro har, irakasle tutoreei laguntza eman. 

  • Ikastetxearen Proiektuan alderdi guztietan lagundu: ikasketa Proiektuak, integrazio programa, hezkuntza berrikuntzak, ... 

  • Familien eta Ikastetxearen elkarlana sustatu ikasleen heziketan. 

  • Hezkuntzaren elementu pertsonalizatzaileen garapenean lagundu: curriculumaren egokitzapenak, banakako garapenerako programak, eta abar. .

  • Ikasleei Ikastetxean eta ikaskideen taldean integrazio ona izaten lagundu, iragaite aldietan, batez ere: Ikastetxera iristean, ziklo batetik bestera igarotzean, beste ikastetxeren batera igaraitean..

  • Ikasleak banan-bananinformatu, aholkatu eta orientatu hezkuntza edo lanbide aukera ezberdinen artean hautatu behar dutenean. 

  • Ikasleei dagozkien erabaki guztietan parte hartzea, nagusiki, ziklo batetik bestera iragaiteari eta hezkuntza errefortzuei dagokienean. 

  • Garaiz antzematea ikasleen balizko ikaskuntza arazoak, eta horiek gainditzen lagundu, beharrezko eskuhartze bitartekoen bidez. 

  • Azterketa edo diagnosi psikologikoak egin, bai taldeka, bai bakarka. .

  • Ikasleen berreziketa eta integraÚorako Laguntza Zerbitzuak orientatu. 

 

Orientabideak zentzu hertsian berebiziko garrantzia hartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklotik bigarren Úklorako iragaite aldian, ikasleek beren bizitzari buruzko erabakiak hartzen hasi behar dutenean, Ikastetxean eta Ikastetxetik kanpo. 

Horregatik, beharrezkoa da ikasleek, lehen zikloa bukatzean, bakarka beraientzat gomendagarrien diren, alegia, euren interesei eta ahalei hobekien egokitzen diren heziketa aukerei buruzko arrazoizko orientabidea jasotzea. 

Orientazioa garrantzitsua da eskolatzearen lehen urteetatik. Umea haur hezkuntzan hasten denean, orientabide egokiak ikaskuntza prozesuen estimulazio goiztiarra, zailtasunak g(fraiz antzematea eta portaerazko jarraibideak edo tratamendua garaiz ezartzea ahalbidetzen ditu, horiek eskolatze hobekuntza edo arrakasta aukerak  handitzen baitituzte. 

Lehen Hezkuntzan, irakurketa-idazketaren ikaskuntzaren hasiera oso une egokia da umeen heldutasuna eta garapena baloratzeko, euren ikaskuntza zailtasunak antzemanez eta diagnostikoak aholkatzen duen hezkuntza tratamendua emanez. Lehen Hezkuntzaren azken ikasturtean, DBHrako iragaite garaian, garrantzitsua da ikasleen bilakaeraren jarraipena egitea, hezitzaileei datu objektiboak eman, zailtasunak antzeman eta derrigorrezko hurrengo eskolatze aldian horren tratamendua aholkatuko duen jarraipena, alegia. 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bukaeran, hezkuntza orientabidea luzatu egin behar da eta lanbide orientabidearekin osatu. 

Irtenbide profesionalei buruzko informazioari dagokionean, garrantzitsua da ikasleek inguruko lan aukeren berri izan eta Ikastetxeaz kanpoko lanbide esparru ezberdinetatik etorritako pertsonen iritziak entzun ahal izatea. 

 

ORIENTABIDE MOTAK 

a) Oinarrizko orientabideaa

 

Optimizazioa bilatzen du eta horretarako: :

  • huts espezifikozko egoerak aurkitzen ditu.

  • aukera egoerak aurkitzen ditu.

b) Orientabide espezifikoa 

 

Aurreko puntuan antzemandako hutsak lantzen ditu eta berreziketan saiatzen da, honako hauek baliatuz:

  • curriculumaren egokitzapenak 

  • hezkuntza errefortzuak .... 

c) Orientabide profesionala 

 

Ikaslearentzat etorkizunerako hoberena aurkitzea du helburu, mota guztietako aholkularitzak emanez. 

Bere informazioak izan behar du: 

  • objektiboa, gaurkotua, benetakoa 

  • osoa, alde on eta txarrak agertuko dituena, mailak, gaiak, eta abar .

  • aurreikuspenekin, aldatzen ari den gizartearen aurrean 

 

Orientabide profesionalak ikaslearen informazioaren prozesu analitikoa gidatu behar du: 

  • elkarrizketen bidez 

  • taldekako saioen bidez 

 

Era berean, erabakiaren geroa aurreikusi eta aukeratutako ikasketetarako prestaketa orientatu behar du. 

d) Orientabide familiarra 

 

Orientabide zuzentzailearen osagarri da. Beharrezko baliabidea da.

Ikasleen garapena du helburu, ez gurasoena. 

Orientabide hau honako hauek burutuz gauzatuko da: 

  • Tutorearekiko elkarrizketak 

  • Taldekako trebakuntza ekintzak:
  • hitzaldiak 
  • kultur asteak 
  • gurasoentzako ikastaroak 

 

Bukatzeko, orientabidea ondoko hau dela esan dezakegu: 

  • unibertsala, ikasle guztientzat 

  • positiboa, beti ere hoberenera zuzendutako abiapuntua 

  • mugaezina denborari eta hedakuntzari dagokienez 

  • osabetezkoa, hezkuntza agente guztiak biltzen ditu 

  • ez da problematikoa

  • zuzentzailea, pertsonaren ikuspegi global handiagoa dauka ; aurrena helburuak bilatzen ditu, hezkuntza bere bitartekoa izanik. 

 

 

 

logo alexia trans

banner blog webquest-eu

8cd4079e6f03dbde722f458f2ee3ee3e

5cb15215c1ab77ea9d10c21da74100d0

2d0f4818b0a88614e1bad62e1d3ddc8d

75331f881c50df54e2cc4a6186dbbca7

f6873fbf24ff45077daf412e3ffb4a58

logo Escuela Verano

logo concertados