AGENDA 21

2019-20ko ikasturte honetan, klima aldaketaren gaia aztertuko dugu Eskolako Agenda 21 programan. Klima aldaketan eragiten duten zenbait alderdiri buruz hausnartuko dugu: energiaren erabilera, mugikortasuna, elikadura, kontsumo ereduak… eta alternatibak erakutsiko ditugu: efizientzia energetikoa, berriztagarriak, mugikortasun aktiboa, hurbileko kontsumoa, bilgarririk gabeko erosketa, birziklapena, etab.

Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak:

  1. Pobreziari bere forma guztietan amaiera ematea mundu osoan.
  2. Goseari amaiera ematea, elikagaien segurtasuna lortzea, elikadura hobetzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea.
  3. Bizitza osasungarria bermatzea eta denontzako ongizatea sustatzea adin guztietan.
  4. Hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoa bermatzea, eta bizi osoan zeharko ikaskuntza aukerak sustatzea denontzat.
  5. Generoen arteko berdintasuna eta emakume eta neskatila guztien ahalduntzea lortzea.
  6. Uraren eskuragarritasuna, antolamendu jasangarria eta denontzako saneamendua bermatzea.
  7. Guztiontzako energia eskuragarri, seguru, jasangarri eta modernoa bermatzea.
  8. Hazkunde ekonomiko iraunkor, inklusibo eta jasangarria, enplegu osoa eta produktiboa, eta guztientzako lan duina sustatzea.
  9. Azpiegitura erresilientea eraikitzea, industrializazio inklusibo eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea.
  10. Herrialdeetako eta herrialdeen arteko desigualtasuna murriztea.
  11. Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
  12. Kontsumo eta produkzio modalitate jasangarriak bermatzea.
  13. Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea (Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren foroan egindako akordioak aintzat hartuta).
  14. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu iraunkorrean kontserbatzea eta garapen jasangarrirako erabiltzea.
  15. Lurreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, leheneratzea eta sustatzea, basoen antolamendu jasangarria egitea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta leheneratzea, eta aniztasun biologikoaren galera geldiaraztea.
  16. Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztiontzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan erakunde eraginkor, arduratsu eta inklusiboak sortzea.
  17. Gauzatze bitartekoak indartzea eta garapen jasangarrirako munduko aliantza biziberritzea.