San Viator Ikastetxearen hobekuntza planaren barruan jarduera pedagogikoaren antolaketa eta planifikazioa hobetu nahi dira. Horretarako, arlo zientifiko-teknologikoko ezagupenak sustatzen dira, ikaslearentzako erakargarriak diren Fisikako praktika batzuk eginez.
Proiektu honen helburuak hauek dira:
a) Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan Fisikaren ulermena hobetzea.
b) Fenomeno fisikoen esperientzia anitzak egitea eta aztertzea, Fisika gustuko izateko eta hura ikasteko gogoa pizteko tresnak emateko gure ikasleei.
c) Gure ikasleek egunerokoan fisikarekin harremana duten egoera erreal mordoa aztertzeko eta ulertzeko gai izateko Fisika baliatzea.
Helburu hauek lortzeko praktika erraz eta erakargarriak egite ditugu, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan (4. DBH) hasita eta Batxilergoan jarraituta.
Aurreikusitako prestakuntza/berrikuntza jarduerak hauek dira:
a) Gasen portaeren azterketa eta portaera hori azaltzeko teoria zinetiko-molekularra ikustea, baita likidoetako goranzko bulkada erakustea ere.
b) Dinamika, Zinematika, Hidrostatika (Arkimedesen printzipioa) eta Presioa aztertzea.
c) Jaurtiketa bertikala aztertzea, inklinatu eta bertikala, Hooke legea, uhinak eta argiak aztertzea.