Egun handia iristear dago! Aurreko asteetan zehar esan dizuegun bezala Korrika Gasteiza sartuko da datorren apirilaren 14an, igandea, eta denok elkarrekin Korrika egitea da gure nahia. Egin bat gurekin!


Aurten, ikastetxeko langileon artean kilometroa erosi dugu. Beraz, ikastetxeak kilometro propioa izango du eta San Viator kaletik pasako da, hain zuzen ere. Gure kilometroa San Viator kalearen hasierako semaforoan hartuko dugu eta Colombia kalean amaituko da (gizarte etxearen sarrera parean). Lekukoa zozketa bidez aukeratuak izan diren familia batek eta eskolako langile batek eramango dute.


Hau guztia dela eta, Jesus Guridi musika kontserbatorioaren aurrean elkartuko gara denok 10:40tan korrikak sortzen duen giroa ikusi eta berarekin bat egiteko. (Gure kilometroa hartzeko San Viator kalearen hasieran dagoen semaforora hurbildu beharko gara 11:10ean).

Bukatzeko, gogorarazten dizuegu ekintza guztian zehar umeak zuen ardupean egongo direla.

Anima zaitezte! Egin Klika! Egin dezagun denok elkarrekin korrika!