Hamaiketako osasungarria
Men sana in corpore sano. Ez dugu definizio hoberik aurkitzen proiektu hau zergatik abiatu genuen azaltzeko.
HELBURU OROKORRAK
- Higiene eta elikadura ohitura osasungarrien jabekuntza garatzea eta indartzea.
- Jateko ekintzak dituen elkarbizitza eta harreman sozialeko alderdiak laguntzea.
- Elikagai osasungarrien kontsumorako jarrera positiboak izateko mesedegarri izatea.
- Elementu natural eta biziekin lan egitearen plazera esperimentatzea.
METODOLOGIA
Elikadura gure bizitza osoan zehar lagun dugun prozesua da, eta gure organismoaren beharrak asetzeaz eta garapen fisiko eta mental egokia izaten laguntzeaz gain, lotura afektiboak ezartzen laguntzen digu (sozializazioa, harremanak). Era berean, plazer eta erregistroen jabekuntza iturria da (zaporeak, ehundurak, usainak,…). Azkenik, ezin dugu ahaztu suposatzen duen esperimentazio eta deskubrimendu iturriaz, ezta dakarren autonomiaren garapenaz ere.