Montessori pedagogia mundu osoko eskoletan ehun urtetik gorako esperientzia duen metodoa da, eta ikaskuntza kognitiboetan, neurozientzian eta heziketa emozionalean berriki egindako aurkikuntzek bermea ematen diote.

Pedagogia horren bidez ikasleak ikaskuntza esanguratsuak egiten ditu bere interesetatik abiatuz, eta bere banakakotasun propioaren erritmoak eta egiteko moduak errespetatuz.

Ikaslea bere ikaskuntza propioaren eta bere pertsonaren eraikuntzaren erantzukizuna hartzera pasatzen da, horrela pertsona arduratsuez eta begirunedunez osatutako gizarte kritiko baten eraikuntzan lagunduz.

San Viator Ikastetxeko Haur Hezkuntzako etapak gogo biziz ekin dio Montessori metodoko prestakuntza ibilbideari. Hiru ikasturtetan zehar hilero asteburu batez etapa bete betean sartuko da prestakuntza honetan, egungo hezkuntza proiektuko espazioetan, altzarietan eta instalazioetan beharrezko aldaketak egiteko helburuz. Baita haurren eskura jartzen diren materialei buruzko hausnarketa egitea ere.

Gela pilotuaren sorrerarekin prestakuntzan zehar jasotzen joaten den ezagutzak eta hausnarketak praktikan jarri ahalko ditu klaustroak, etorkizunean etapako gainerako geletan ereduaren erreplika egiteko.

Helburuak:

  • Montessori pedagogiari buruzko oinarrizko ezagutzak jasotzea bizipenen bidez.
  • Montessoriren ezagutza arloak eta zenbait garapen materiak ezagutzea, bereziki bizitza praktikoa, esperimentuak eta sentsoriala.

Edukiak:

  • Montessori pedagogiaren oinarrizko printzipio eta kontzeptuekin sentiberatzea: giro prestatua, garapen humanoa, joera humanoak, aldi sentiberak, pertsona helduaren papera, behaketa.
  • Montessoriren ezagutza arloetako hastapenak: bizitza praktikoa, sentsoriala eta hezkuntza kosmikorako hastapenak.
  • Ezagutza arlo bateko edo batzuetako garapen materialen sekuentzia, bizitza praktikoan, sentsorialean eta esperimentuetan sakonduz.