Departamentu Pastoralean ekintza solidario ugari egiten ditugu urtero. Ekintza horien artean, 4 nabarmenduko ditugu:

DOMUND (URRIA)

Domund kanpainak gogorarazten digu zein inportantea den misiolari izatea bai herrialde behartsuetan bai gure ingurunean bertan. Haurrek ikasturte bakoitzerako prestatutako ibilbidea lantzen dute ikasgelan.

ELIKAGAIEN BANKUA (AZAROA)

Proiektu horren bidez, familiek, irakasleek eta ikasleek elkarrekin parte hartzen dute kanpainan, non gure hiriko behartsu guztientzako elikagaiak biltzen baitira.

CARITAS (ABENDUA)

Caritasek sentsibilizazio kanpainak egiten ditu gizarte eraldaketa bultzatzeko. Konpromiso handi bihurtzen diren keinu txikiak dira.

BOKATA SOLIDARIOA (MARTXOA)

“SERSO” gure GKEarekin lankidetza estuan, ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen dute bokata solidarioan. Guretzat egun handia da, non elkartasuna eta jaia uztartzen baitugu.