Atzo, DomusVi Fundazioaren eskutik, Lehen Hezkuntzako Eskolen kategoriako sari nazionala jaso genuen, “Maitasunezko loturak distantzian" proiektuagatik. 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, aurten ere, Gazalbideko adinekoekin daukagun harremana mantendu dute, maitasunezko gutunak eta bideoak bidaltzen.