PROIEKTUA

IKTak baliabide didaktikoen iturri bat dira, eskola jarduerei motibazio osagai gehitua ematen dietelarik, aniztasunari erantzutea erraztuz. Ikaskuntza hobetzen dute eta jarduerak egiten laguntzen dute, trebetasun kognitiboen garapena ahalbidetzen dute, baita oinarrizko gaitasunak eskuratzea ere.

Horregatik guztiarengatik digitalizatze prozesuan murgildurik gaude “Sanvi Digital" proiektuaren bidez. Gure Haur Hezkuntzako gelek maila digitaleko ekipamendua dute: Smart TBak, 5 tableta gela bakoitzeko, azken belaunaldiko bozgorailuak… Erabilera anitzeko gela bat ere badugu, arbela digital batekin.

Horretaz gain, etapa honetako irakasleak eguneratze metodologiko iraunkorrean daude, teknologia berri hauen aplikazioan arian-arian aurrera eginez.