Bihar Euskaraldia hasten da! Ikastetxea prest dago eta zuek?
Ahobizi ala Belarriprest zarete?
Haur Hezkuntzako etapan sortutako matematika proiektua, ikaskuntza manipulatibo eta aktiboan oinarrituta dago. Haurrak jolasten ikasten du, eta interesa eta motibazioa mantenduz, bere pentsamendu logiko-matematikoa garatzen doa. Horregatik, urtarrilaren 30ean eskeiniko dugun familia tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. 2016. urtean jaiotako umeentzat zuzendua dago eta heldu batekin lagunduta etorri beharko dira.