3 URTEKOEN GELA

San Viator Ikastetxea aldaketa metodologiko batean murgilduta dago, egungo bere hezkuntza proiektuan Montessori metodologiaren alderdi batzuk txertatzeko.

Montessori pedagogia mundu guztiko eskoletan ehun urtetik gorako esperientzia duen metodoa da, eta ikaskuntza kognitiboan, neurozientzian eta heziketa emozionalean berriki egindako aurkikuntzen bermea du.

Pedagogia horren bitartez, ikasleak ikaskuntza esanguratsuak egiten ditu, bere interesetatik abiatuz eta bere indibidualtasuna –hots, bere erritmoak eta egiteko moduak– errespetatuz.

Ikaslea bere ikaskuntzaren eta bere burua pertsona gisa eraikitzearen ardura hartzen hasten da, pertsona arduratsu eta errespetutsuek osatutako gizarte kritiko bat eraikitzen lagunduz.

Haur Hezkuntzako ikasgela berriak gure ikasleei espazio adeitsu, eder eta atsegin bat eskaintzeko diseinatuta eta pentsatuta daude.

Espazioak naturalizatu egin dira, hormetan zuria, egurrezko altzariak eta material erreal eta nobleak sartuz. Ikasgelan espazio desberdinak diseinatu dira, arlo desberdinetan banatuta: zentzumenen arloa, hezkuntza kosmikoaren arloa, bizitza praktikoaren, norberaren zaintzaren eta garbitasunaren arloa.

GURE PROIEKTUA HOBETO EZAGUTZEKO JARRAITU GURE INSTAGRAM ORRIA

Jar zaitez harremanetan gurekin.

secretaria@sanviator.es
945 22 05 00