VIATOREAK

San Viatorreko apaizak

San Viatorreko apaizok misio hau dugu: “Jesukristo eta bere Ebanjelioa iragartzea, eta fedea biziko duten, horretan sakonduko duten eta hura ospatuko duten komunitateak sorraraztea".

Pertsona guztiengana bidaliak gara, eta bereziki gazteengana, lehentasuna emanez gizarteak gehien baztertzen dituenei. Aita Luis Querbesek hiru misiolari bidali zituen Kanadara 1847an. 1866an iritsi ziren Estatu Batuetara lehenengo viatorrak.  1931an misio viatoriarren aroa hasi zen, Mantxuria eta Japoniaraino iritsiz.

Gaur egun viatorrak herrialde hauetan gaude: Belize, Bolivia, Burkina Faso, Kanada, Txile, Kolonbia, Boli Kosta, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Haiti, Honduras, Italia, Japonia, Peru, Taiwan.

Gure lema honako hau da: “Jauretsia eta Maitatua izan bedi Jesus".

Komunitate Viatoriarra

Gure identitatea

“Komunitate viatoriarra (erlijiosoak eta bazkidetuak: laikoak eta/edo diozesiar presbiteroak) Jaungoikoarengan sinesten dugun, Ebanjelioa bizi dugun eta Elizaren misioan konprometitzen garen pertsona taldea gara, kerbesiar karismaren espirituaren arabera, eta tradizio viatoriarrari jarraiki".Viator erlijiosoak “bizimodu erlijiosoa Jaungoikoak egunero eskaintzen dion dohain baten gisan jasotzen du, bere Erreinua gauzatzeko. Aholku ebanjelikoak bizitzera deitua, bere bataioko konpromisoan sakondu nahi du, Jesus garbiari, pobreari eta esanekoari jarraituz.

Viator bazkidetuak viatoriar karisma komunitatean bizitzeko gonbidapen gisa jasotzen du Jaungoikoaren deia, bere Erreinua gauzatzeko. Bataioko konpromisoa bere bizitza egoera propioaren arabera bizitzera deitua, “misioaz, bizimodu espiritualaz eta viatoriar bizitza komunitarioaz parte hartzen du"

Erlijiosoak eta bazkidetuak Komunitate honetan eskubide osoz Fundatzailearen karismaren oinordekoak gara eta biak ere bere garapenaren arduradun.

Errealitate berri hau grazia baten gisan jasotzera deituak gaude. Komunitate viatoriar bakarrerako erreferentzia, erlijioso eta bazkidetuez osatua, gure fundatzaile Aita Luis Querbesen ikuspegiaren araberakoa. Jaungoikoaren dohaina da desira dugun Eliza, pentsamoldeetan, bihotzetan eta errealitate sozialean aurrera egin dezan.

Gure bizitza proiektua

Viatoreok, gure bokazioa Jaungoikoak bere Erreinua hedatzeko emandako dohain gisa hartuta, horrela bizitzen ahalegintzen gara:
Ospakizun liturgikoak ezaugarritzen duen bizitza espirituala, Jaungoikoaren Hitza entzutea eta horretaz hausnartzea, Herri kristauaren parte hartzea otoitzean, eta Jaungoikoaren Amari debozioa.

Prestakuntza humano, erlijioso, espiritual, teologiko, profesional eta tekniko integrala, bokazioa bera guztiz bizitzea ahalbidetzeko.

Proiektu komunitarioaren lanketan erantzunkidetasuna, horren bidez benetako bizitza, otoitz eta apostolutza komunitate bat izatera iristeko eskakizun zehatzak ezarriz.

Gure misioa: “Jesukristo eta bere Ebanjelioa iragartzea eta fedea bizitzeko, ospatzeko eta sakontzeko komunitateak sorraraztea", heziketa kristauagatiko ardurak ezaugarritzen dituen konpromisoetatik; fede komunitateen sorrera eta zaintza; bizitza liturgikoaren kalitatearen sustapena; gazteen munduagatiko maitasuna, bereziki mesede gutxien dutenenganakoa edo gizartetik baztertuak daudenenganakoa.

Komunitate viatoriarra zaintzeko baita ondasun materialak eta misioaren gauzapenik onena ere konpartitzea.

Bokazio pastoral bat, fedearen bizimodua eta kristau konpromisoa sustatu eta mantendu nahi duena, pertsona Jaungoikoari eta gainontzekoei eskuzabalki entregatzeko grina sortu nahi duena, Jaungoikoaren deiari behin sentibera izanik, Elizaren eta gizartearen bidez.

Gure identitatea

Viatoreek osatua

Misio berarekin konprometitutako erlijioso eta bazkidetuez osatutako komunitatea.

Bizitza eta misioa partekatu

Anai-arreben arteko bizitzan eta misioan parte hartuz Kristorenganako hazkuntza pertsonala bezain beste hazten da komunitatea bera.

Ospa ezazu fedea

Misioaren esparruko fedearen liturgia edo ospakizuna, delako komunitatean dela ere, dinamikoa, bizia eta konprometitua da.

Ebanjelizatzeko da eta horretarako existitzen da

Jesusen Berri Ona eta bere Ebanjelioa komunitatean eta bere ingurune sozialean bizi eta iragartzen du.

Bereziki pobreei igorria

Jaungoikoak komunitate viatoriarrari dei egiten dio garaiko ezaugarrien konpasean presente egitera, batez ere, gizarteak baztertzen dituenen artean.

Kontenplazioa eta ekintza orekatu

Bizitza espirituala eta komunitarioa ekintza pastoralaren oinarria da, eta era berean komunitatea bera atzeraelikatzen du.

Komunitateko kide izatearen zentzua zaindu

Komunitateko kide izatearen, viatoriar familiaren zentzuaren, erantzunkidetasunaren eta elkarri laguntzearen arteko loturak bultzatzen ditu.
Hazteko bitartekoak.

Proiektu komunitarioa

Bizimodua eta espiritualtasunaren ezaugarriak adierazten ditu, bizitza komunitarioa, prestakuntza eta bokazio eskaintza, lehentasunez misiolari izateko aukera eta horien jasotzaile nagusiak.

Urteko bizitza plana

Urtean edo ikasturtean zehar abian jarriko diren helburu zehatzak eta bitartekoak zehazten ditu.

Urteko plan pertsonala

Viator bakoitzak behar du plana, erantzunkidetasun komunitario eta probintzialagatik, eta zein bitarteko jarriko duen praktikan adierazten du.

Komunitateko animatzailea

Komunitate bakoitzak bere kideen artetik gaitasun handiena duela irizten dutena komunitatearen martxa egokirako gida izateko aukeratzen du.

Laguntzaile pertsonala

Kidetasun sentimendua sortzeko eta zaintzeko bitarteko garrantzitsua da, baita Erreinuaren zerbitzuan viator oro jaieraz eta ilusioz mantentzeko.

Topaketa komunitarioak

Komunitate viatoriarreko kideen arteko topaketak, sarriak eta kalitatezkoak, komunitatea eratzeko momenturik sendoenetakoa dira, zalantzarik gabe.