SAN VIATOR

Lyonen (Frantzia) bizi zen, IV. mendearen amaieran.

Lyongo apezpikua zen San Justiren dizipulu eta kolaboratzailea, irakurle, katekista eta liturgia animatzaile gisa.

Bere figura ez zitzaion oharkabean pasa Luis Querbesi: bere familia berriaren eredu eta patroi izan zedin proposatu zuen, Parrokietako Apaizak eta San Viatorreko Katekistak izendapena emanez.

Horrela azaldu zuen: “Irakurle soilak bere kargua bete zuen haurrei fedearen lehenengo hastapenak irakatsiz, eta gurtzaren distirari ekarpena egin zion aldareak zainduz. Hainbestekoa izan zen zerbitzua, ezen, San Justiren begiradapean eta zuzendaritzapean, jardun zela San Viator. Gure Katekisten Elkartea Santu honen babesaren esku uzten da, bere izenarekin ondra eginez".

Bere festa eguna urriaren 21ean ospatzen da.