San Viator Ikastetxeko Haur Hezkuntzako matematika proiektua haurrak modu esanguratsuan, ludikoan eta gauzak maneiatuz ikastean oinarrituta dago, maneia ditzakeen materialak erabiliz (horietako gehienak objektu naturalak dira).

Horretarako Bigarren Ziklorako berariaz egin dugu armairu bat, eta bertan material horiek erabiltzen ditugu eta bideratutako jolasak egiten ditugu. Armairuko jolasetako asko guk geuk egin ditugu. Logika, geometria, zenbakiak eta eragiketak, eta problemen konponbidea indartzen duten jolasak dira.

Proiektuari esker, haurrek matematikekin disfrutatzen dute eta modu hobean barneratzen dituzte.

Hezkuntza kalitatearen Europako astean parte hartu dugu, irratian (RNE) eta egunkarian (Diario de Noticias de Alava) elkarrizketa egin digute, eta gure esperientzia partekatzeko asmoz blog bat sortu dugu  (enebloggera.blogspot.com), baita Facebook orri bat ere (Sanvi Gasteiz matematika manipulatiboak).

RECURSOS