Pastorala

PASTORAL BATZORDEA

GURE FUNDATZAILEA AURKEZTEN DIZUGU. BERAK MISIO HAU UTZI ZIGUN: “KRISTAU DOKTRINAREN IRAKASKUNTZA ETA ALDARE SANTUEI ZERBITZU EMATEA", VATIKANOKO II. KONTZILIOAREN ONDOREN EGOKITU ZENEAN HORRELA DEFINITZEN DUGUNA: “JESUKRISTO ETA BERE EBANJELIOA IRAGARTZEA ETA FEDEA BIZITZEKO, SAKONTZEKO ETA OSPATZEKO KOMUNITATEAK SORRARAZTEA".

Bere lema hau izan zen: “GURTUA ETA MAITATUA IZAN BEDI JESUS".

TALDE PASTORALA

Manolo López (kordinatzalea), José Javier Ruiz de Eguilaz, Carlos Aguinaco, Paula Montes, Marta Angulo, Álvaro Cámara eta Alberto Junguitu  gara talde honetako kideak. Zuen esanetara gauzkazue fedearen departamentuarekin zerikusia duen edozertarako.

SAN VIATOR IKASTETXEAREN PROIEKTU PASTORALA

San Viator Ikastetxearen hezkuntza proiektua pertsonaren eta bizitzaren ikuskera kristauan oinarritzen da. Ebanjelioaren balioen arabera hezi nahi ditu ikasleak.

Gogoeta bateratuko denbora tarteekin, metodologia berriekin eta sakontze prozesuekin lan egiten dugu, Ebanjelioaren balioetatik abiatuta gizartea eraldatzen laguntzeko.

Gure ateak zabalik daude pastoraleko eragile guztiek, irakasleek, gazte animatzaileek, begiraleek, familiek eta abarrek parte har dezaten.

Gure fedean parte hartzera gonbidatuta zaudete guztiok.

IGANDEETAKO EUKARISTIA

OSPAKIZUNAK

GOIZEKO OTOITZA

SAN VIATOR EGUNA