SAN JOSERI BETIEREKO GURTZA

“San Joseri Betiereko Gurtza" Kofradia San Viatorreko Klerikoen etxean jaio zen 1919an, OTTERburnen (Kanada).

San Joseko pertsona elizkoiek, familiek, komunitateek, taldeek… osatzen dute.

Urtero, data berean San Joseren omenez Otoitz Egun bat egiteko konpromisoa dute kideek. Egun horretan otoitz berezi bat izatea da bilatzen dena, eukaristia batera joatea… esate baterako. Ez da aparteko ezer inposatu nahi.

Ez dute kuotarik exijitzen. Sortutako gastuak kideen borondatezko dohaintzekin estaltzen dira.

Espainiako SVKok antzeko Kofradia bat antolatu genuen, 1945etik abian dena.

Gaur egun 250 kide inguru daude.

Informazio gehiagorako:

San Joseri Betiereko Gurtza. San Viator kalea, 15. 01009 Gasteiz. Tel: 945223712, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00 arte.