Bigarren Hezkuntza

San Viator Ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) etapan gure ikasleak, 12 eta 16 urte artekoak, hiru lerrotan banatzen ditugu, DBHko 1. mailatik 4. mailara.

Gure ikastetxea 1979-80 urtetik eremu honetan aitzindari izanik, normalean aniztasunari erantzuteko hartzen ditugun neurriez gain, premia bereziak dituzten ikasleentzat eskola laguntza ere badugu DBHko 1. eta 2. mailan, matematika eta hizkuntza arloen errefortzurako gela bat DBHko 1. mailatik 3. mailara, eskola orientatzaile baten laguntza eta aniztasunari erantzuteko gela bat DBHko 4. mailan.

Gure Tutoretzako Ekintza Planaren barruan, beste gai batzuen artean, jarduerak, tailerrak eta orientazio profesionalerako saioak ditugu gure ikasleen etorkizunari begira, bereziki DBHko 3. eta 4. mailetan.

Taldea

Informazio interesgarria

Premia guztiei modu pertsonalizatuan erantzuteko helburuz eta ikastetxeko lan ildoekin jarraituz, etapako proiektua funtsezko lau zutabetan oinarritzen da, etengabe aktibo mantentzen ditugunak, beste elkarte edo entitate batzuekin elkarlan estua mantentzen dugulako, komunitatea eratuz (IGE, ONG Serso-Jolas Eta Ekin, Criso, Elikagaien Bankua, Cáritas, Aldundia, Eusko Jaurlaritza, etab.).

Ordutegia

Ordutegia 31 ordukoa da, honela banatuta:Astelehenetan: 8:10-15:15Asteartetik ostiralera: 8:10-14:20

Bigarren Hezkuntzako ordutegia

Áreas y Horas de la etapa

MATERIA DBH 1 DBH 2 DBH3
Tutoretza 1 1 1
Bio eta Geo 3 3
Fis eta Kím 3 3
Geo & Hist 3 3 3
Heziketa Fisikoa 2 2 2
Lengua 4 3 3
Euskara 3 3 4
English 3 4 3
Matematicas 4 4 3
Technology 1 2 1
Erlijio 2 2 2
Arts & Crafts 3
Music 2 1

LIBRE ELECCIÓN:

·         Francés

·         Alemán

·         Euskaraz Gozatu

2 2 2
MATERIAS DBH 4
COMUNES Tutoretza 1
Social Science 3
Heziketa Fisikoa 2
Lengua 3
Euskara 3
English 3
Matemáticas 4
Erlijio 2
IAE 2
2 de entre: Fisika eta Kimika ** 3
Teknologia* 3
Bio eta Geo* 3
Latina 3
Ekonomia 3
LIBRE ELECCIÓN:
– Francés
– Alemán
– Euskaraz Gozatu
– Dibujo Técnico
2

Familiekiko Komunikazioa

Gure familiekin gertutasuna mantentze aldera, honakoa egiten dugu:

1.- FAMILIEKIN BILERAK

Irakasle taldeak familiak elkartzeko datak adierazten ditu eta zirkularra Alexia bidez bidalita egiten dugu deialdia.

Normalean, iraileko bigarren edo hirugarren astean zehar egin ohi dugu deialdia, tutoreek bilera aurretik haien ikasle taldeei buruzko ezagutza handiagoa izan dezaten.

2.- ELKARRIZKETAK FAMILIEKIN

Familiekin topaketak hauetakoren baten eskariz egiten dira:

  • Tutorea.
  • Irakasle taldeko edozein kidek, ikaslearen gelan aritzen bada.
  • Familiek, semearen edo alabaren bidez zuzenean hitzordua eskatuz tutoreari edo intereseko irakasleari.
  • Ikastetxeko Zuzendaritzak, Administrazioak eta beste zerbitzu batzuk: ikasturte bakoitzaren hasieran adierazitako ordutegiaren barruan.

3.- EBALUAZIO AKADEMIKOA

Ebaluazioa banakakoa da, iraunkorra, globala eta hezigarria. Zeregin horretan irakasle talde osoak parte hartzen du.

Ebaluazioak kalifikazioen buletin digital batean paratzen ditu tutoreak, eta gure familiek ikastetxeko komunikaziorako plataforman kontsulta dezakete: ALEXIA

Eskola Asegurua eta Osasun Araudia

Bigarren Hezkuntzako ikasleek istripuetarako eta erantzukizun zibileko aseguru bat dute.

Ikastetxeko Erizaintza Zerbitzuak artatu ezin dituen istripuak horrela bideratuko dira:

  1. Clinica Quironen (La Esperanza kalea, 3), DBHko 1. eta 2. maila.
  2. SSCCaren bidez Txagorritxun edo Santiago Ospitalean, DBHko 3. eta 4. mailan.

Pastorala

Gure ikasleak elkartasun proiektuaren protagonista bilakatzen dira, etapan zehar egindako elkarbizitzetan eta tailerretan bizitako esperientziak konpartitu ondoren (emozioak, barrentasuna, genero indarkeria, Ikasketa Zerbitzua, …), 4. DBHn “elkartasunezko ikasketa eta zerbitzua" proiektua burutzen dute, haien elkartasuna erakutsiz.

Eleaniztasuna

Bigarren Hezkuntzako etapan zehar, Haur Hezkuntzatik lantzen gatozen modura, San Viator Ikastetxeko DBHko ikasleek errefortzudun murgiltze linguistikoa dute.

Alde batetik, lantalde guztiek aurrera daramaten lanari esker (Hizkuntzen Trataera Bateratua HTB), eta hizkuntza mintegiei esker (Euskara Mintegia, Lengua Castellana y literatura Mintegia, English Studies, Frantsesa eta Alemana), hizkuntzen ohiko erabilera sustatzen dugu eta horien arteko oreka bat mantentzen saiatzen gara.

Bestalde, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailak bermatzeko gure ikasleei hainbat jardueratan parte hartzeko eskaintzen diegun aukerari esker: Cambridgeko deialdi ofizialak (S299 Zentro Aztertzaile gisa), atzerriarekin antolatzen ditugun elkartrukeak (Frantzia (Villefranche de Rouergue), Alemania (Hamburg) eta EEBB (batxilergoan)), edo beste entitate batzuekin elkarlanean egiten diren beste jarduera batzuk (Barnetegiak, Gazteitxo, tailerrak…).

Berrikuntza Proiektua

Kanpo ebaluazioetatik abiatuz (PISA, diagnostiko probak…), berrikuntza proiektuak sortzen ditugu gai ezberdinen inguruan: ingurumena (laborategiak, Baratza, Agenda 21…), osasuna, kirola eta aisia (Zuhatzara irteerak, eskia…).

Nuevas Metodologías

Digitalizatze prozesuan murgildurik gaude “Sanvi Digital" proiektuaren bidez. Gure gelak maila digitalean erabat ekipatuta daude, gure ikasle guztiek dute gailu bana (1×1) eta guk, etapa honetako irakasleok, gaurkotze metodologiko iraunkorrean gaude, gure geletan arian-arian aurrera egiten ari gara metodologia aktiboak txertatzeko: lankidetzazko lana (ikasteko lankidetzan ari eta lankidetzan aritzen ikasi), proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak (POI), Mindfulness…

Gaixotasuna eta On-Line Klaseak

EZAGUTU EZAZUE GURE DIBERTSIFIKAZIO GELA

EZAGUTU EZAZUE GURE DIBERTSIFIKAZIO GELA

+ Informazio gehiago

Irakasgaiei buruzko informazioa

Irakasgaiei buruzko informazioa

Jardueren egutegia

Calendario Actividades Secundaria

Proiektuak

Sanviko baratza

Ingurumenaren zaintza eta erantzukizuna.

Gehiago Irakurri

Ulibarri

Hizkuntza normalizazioa ikastetxean, euskara ohiko komunikazio hizkuntza izatea ahalbidetuz.

Gehiago Irakurri

Agenda 21

Jasangarritasunean pentsatuz eta hezkuntza komunitate osoa funtsezkoa izanik.

Jolas eta Ekin

Jarduerak

Taller Madscience DNA

Gasteiztxo irratsaioa

San Viator eguna

Dieta tailerra i eta ii

3. Dbh-ko bizikidetzak

Zuhatzako barnetegia

Sexualitate tailerra

Eguberrietako jaialdia

Segurtasunez elikatu

Katredralera irteera

4. Dbh-ko ikasbidaia

2. Dbh-ko eskia

Drogomenpekotasun tailerra