Haur Hezkuntza

San Viator Ikastetxeko Haur Hezkuntzako etapa esperientzia eta prestakuntza handiko klaustro batek osatzen du.

Etapako irakasleak haien hezkuntza praktikaren etengabeko hausnarketan ari dira, haurren heldutasuneranzko ibilbidean positiboki laguntzeko helburuz.

HAUR HEZKUNTZAKO TALDEA

2 urtekoen gelak

Ordutegia

Ikastetxea izaera asistentzialarekin goizeko 7:45etatik arratsaldeko 16:45era irekita dago.

Derrigorrezko eskola orduak 9:30etik 12:30era.

Ikasleek ezin izango dituzte 8 ordu baino gehiago ikastetxean eman.

CALENDARIO ESCOLAR HH 1 ZIKLOA

Funtzionamendu arauak

1.- Ordutegia

  • Puntuala izatea ezinbestekoa da, bai sartzeko orduan, baita ateratzeko orduan ere.
  • Sarrera ordutegi malguarekin egingo da, baina ezin izango da sartu jarduerak abian direnean.

2.- Elikadura

  • Gosaria etapa honetan garrantzitsua da.
  • Jantokiko menua hiruhilero emango da.
  • Ez da onartuko ikastetxera inolako janaririk ekartzea.
  • Goizaren erdialdera gailetak edo fruta eskainiko da.

3.- Laguntzailea

Tutoreak aurretiaz jakin beharko du nor etorriko den haurraren bila, eta edozein aldaketaren berri idatziz eman behar da.

4.- Arropa

  • Arropa erosoa jantzi beharko dute, eta hauek ekiditea eskatzen da: petoak, kordoidun zapatilak, tiranteak, gerrikoak, eskumuturrekoak, lepokoak eta orotariko osagarriak…
  • Apurtu eta zikindu daitekeen arropa ekartzea gomendatzen dugu.
  • Psikomotrizitate egunean txandala eta belkrodun zapatilak ekarri beharko dituzte.
  • Arropa eta osagarri guztiek izen abizenekin markatuta egon beharko dute.
  • Berokiek eta batek zinta bat izan beharko dute, eskegi ahal izateko.

5.- Osasuna

  • Ikastetxera ez da joango sukarrarekin edo kutsakorra den edozein gaixotasunekin.
  • Haurra eskola ordutegian gaixotuko balitz, tutoreak familiei jakinaraziko die eta hauek zentrora ahal bezain laster etorri beharko dute.
  • Ikastetxean ez da botikarik onartuko.

6.- Gelan

  • Gelako espazioa errespetatzen saiatu behar da, bertara ez sartuz.
  • Edozein abisu edo jakinarazpen idatziz eman beharko da, bertan haurraren izena eta data jarrita.

Erabilera arauak

Erabilera eta funtzionamendu arau guztiak jasotzen dituen dokumentua jaitsi.

Familia eta Eskola Gunea

Gure hezkuntza komunitatean familia funtsezko osagaia da, gure estilo pedagogikoa definitzen duena eta eskola familientzako gune bezala ere ulertzen duena.

Hori dela eta, 2 urtekoen gelako profesionalok hazkunde espazio bat sortzeko beharra ikusten dugu, haurrak soilik hazi baino, haien laguntzaile garen helduok ere hazteko.

Hemen dituzue landuko ditugun gaiak eta egunak.

Bi talde daude, astelehenetan 17:00etatik 19:00etara eta astearteetan 15:00etatik 17:00etara.

Etapako prestakuntza

2 urtekoen geletako taldearen azken formazioak:

  • Pikler pedagogoen heziketa ofiziala egiten ari gara Budapesteko Pikler-Lóczy Institutuarekin.
  • Ezozi Arizagarekin, bi urteko haurraren garapen globalaren premien ikuspegi hezitzaile-pedagogikoa
  • Praktika psikomotorreko etengabeko prestakuntza hilero, Bergarako Luzaro Eskolako  Juan Cruz Polentinos irakaslearekin.
  • Diziplina positiboa Marisa Moyarekin

2º Ciclo (3 - 5 años)

Ordutegia

7:45-9:15 Zaintza zerbitzua eta/edo ingelesa

9:15-12:55 Eskola ordua

12:55-13:30 Zaintza zerbitzua

12:55-15:05 Jantoki zerbitzua eta eskolaz kanpoko jarduera (Lego, Musika)

15:05-16:55* Arratsalde malguak

16:55-18:00 Eskolaz kanpoko jarduerak (Artekin, Lego, Dantza, Musika)

CALENDARIO ESCOLAR HH 2 ZIKLOA

Funtzionamendu arauak

  • Ordutegitik kanpo ikasleak atezaintzatik sartuko eta irtengo dira, atezainaren laguntzaz. Debeku da familiak pasabideetan sartzea. Medikutara edo bestelakoetara joateko ikastetxetik irten behar bada, patioko ordutegitik (11:45-12:15) kanpo egin beharko da beti. Baita psikomotrizitate saioetatik kanpo ere, oso desegokia baita saioaren erdian haurra ateratzea.
  • Jarduera osagarrietan eta irteeretan inola ere ezin da ikasle bat in situ eraman. Ikasleak atezaintzatik aterako dira eta tutoreak jakinaren gainean egon beharko du. Jarduera hauetan zehaztutako mugak errespetatuko dira haurren segurtasunerako.
  • Hiru urtekoen gelako haurren anai-arreba zaharrak beti sartu eta irtengo dira Argentina kaleko atetik, txikiena zentrora ez badoa ere.
  • Irteerak tutorea den irakasleak egiten ez dituenean, pazientzia eta arreta handiagoa eskatzen dizuegu. Tutorea ez den irakasleak ez zaituzte ezagutzen.
  • Atezainaren lana ez da zuen ahanzturen mandatari izatea.
  • Tutorearekin IDATZIZKO OHARREN bidez egingo da komunikazioa: irteeretarako, sarreretarako, ikaslearen bila etorriko diren pertsonak, medikuen abisuak, jantokia, materialak, etab.
  • PAPEREZKO OHAR guztiek ikaslearen izena, gela, irakaslea eta data izan beharko dute. Oso garrantzitsua da haurra jantokian geratuko den edo ez adierazteko oharrak ematea, administrazioak ez baitio tutoreari jakinarazten, familiek egin behar dute. Eta tutoreak ere ez dio administrazioari jakinarazten.
  • Haurrak bustitzen direnerako eta abarrerako zentroak aldatzeko arropa kolektiboa du. Ez da onartzen aldatzeko arropa pertsonalizaturik. Arropa ahalik eta azkarren bueltan eman behar da.
  • Ez gara euritakoez, kaskoez, maletez arduratzen, irakaskuntza lana oztopatzen baitu. Haurraren heldutasunerako garapenean duen garrantziagatik hasieran lotura objektu bat izatea onartuta dago, baina ez gara horretaz arduratzen.
  • Elkarrizketak atezaintza bidez egiten dira, inoiz ez haurren eskailerak erabiliz. Elkarrizketak lan ordutegiaren barruan egingo dira, tutorearen konturako salbuespena izango delarik beste momentu batean egitea. Elkarrizketak soilik adingabearen legezko tutoreekin egingo dira. Telefono bidezko elkarrizketak egin daitezke.
  • Guztiz debekatuta dago, segurtasun arrazoiengatik, ikastetxeko hesietara hurbiltzea eta ikasleekin elkar eraginean jardutea, eta are gutxiago hesitik janaria ematea.
  • Guztiz debekatuta dago geletan janari oro, tutoreak hamaiketakoetarako eskatu ez badu.
  • Arropak, zapatilek, txaketek, berokiek, bufandek eta eskularruek markatuta egon behar dute, baita baserritar jantziek ere: zapiak, gerrikoa, txapela, etab.
  • Gelan erabiliko den arropa erosoa izango da, haurraren autonomia sustatzeko eta ez helduarekiko dependentzia, eta derrigorrez belkrodun zapatilak.  Eskularruak, txanoak eta bufandak ez dira patiora ateratzen, gal ez daitezen. Batek eta berokiek zinta bat josita izan behar dute, esekitokietan erraz eskegi ahal izateko.
  • Hezkuntza proiektua eta hartatik eratortzen diren unitate eta jarduerak ez daude familien iradokizunei irekita. Hezkuntza jardun osoaren transmisio hizkuntza euskara da.
  • Haurrek haien lanekin etxera eramaten dituzten karpetak ahal bezain laster eraman behar dira ikastetxera bueltan.
  • Derrigorrezko egokitzapen aldi bat egingo da, inoiz ere ez bi aste baino gutxiagokoa, 12/2009 Hezkuntzako Lege Dekretuari jarraiki.
  • Puntualtasuna errespetuaren adierazgarri da haurrarekiko, irakasleekiko eta gainerako familiekiko. Garrantzitsua da hori zaintzea.
  • Irakasle taldeak legez erabat debekatuta dauka botikak ematea.

Normas de uso

Descarga el folleto de la etapa con toda la información.

Hezkuntza Proiektua

San Viator Ikastetxeko Haur Hezkuntzako 2. zikloko etapako hezkuntza proiektua 4 zutabetan oinarritzen da.

Psikomotrizitate hezitzaile-errelazionala, Bernard Aucouturier.

  • Irakasleak jarrera psikomotore egokiez gaitzeko praktika da, haurrari heldutasunerako garapenean positiboki laguntasuna egiteko.

Murgiltzea euskaraz.

  • Aintzat hartuz kasu gehienetan gure ikasleen famili hizkuntza gaztelania dela, gure ahaleginak euskara bultzatzera eta horren jabekuntza lehenestera bideratuta daude, Haur Hezkuntzako etapa osoan euskara izanik transmisio hizkuntza.

Ingeleseko proiektua J. Artigalen metodoan oinarritzen da eta jatorrizko hiztun batekin elkarrizketa egiteko aukera jasotzen du.

Montessori metodoa.

  • Gure espazioen antolaketarako eta banaketarako, eta haurrei eskaintzen dizkiegun materialei buruz hausnartzeko oinarri hartzen dugun metodologia da.

Proiektuari buruzko informazio garatuagoa nahi izanez gero, beherago dauden flopboxetan begira dezakezu.

Etapako Prestakuntza

Haur Hezkuntzako taldearen azken prestakuntza arloak

  1. VEC: lotura emozional kontzientea, Roberto Aguadorekin.
  2. MATEMATIKA MANIPULATIBOA: Matematika manipulatiboan prestakuntza, Malena Martinekin www.aprendiendomatematicas.com
  3. V. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK, 2013ko MARTXOAREN 22 eta 23an GASTEIZEN
  4. PRAKTIKA PSIKOMOTOREAN PRESTAKUNTZA IRAUNKORRA, J.C. POLENTINOSekin 2010etik gaur egunera arte.
  5. Urteko prestakuntzak “INGELESA J. ARTIGALEKIN", bere metodologia erabiliz.
  6. Marisa Garaigordobilek, EHUko Hizkuntzaren Didaktika Saileko irakaslea, etapa honek duen berariazko proiektuan aholkulari lana egiten du irakurketaren eta idazmenaren irakaskuntzarako.
  7. Gelarako musika prestakuntza
  8. I. Jardunaldi terapeutikoak praktika psikomotorrean. Bilbo.
  9. Matematika eta irakurmen/idazmen proiektuetan etapak egindako ibilbideari aitortza Hezkuntza kalitatearen Europako XXI. astean.
  10. “Cuadernos de psicomotricidad" aldizkari prestigiotsuan artikulu baten argitaralpena, etapak ikastetxean duen psikomotrizitate proiektuan egindako ibilbidea aitortuz.
  11. AMI LAGUNTZAILE IKASTARO OFIZIALA. Etapak Montessoriren prestakuntza pedagogikoaren ibilbidea hasi du.
  12. X: NAZIOARTEKO ASEFOP JARDUNALDIA, PRAKTIKA PSIKOMOTOREAZ, BILBON
  13. HERIOTZA ETA DOLUARI NOLA EKIN ESKOLAKO EREMUAN
  14. PARKTIKA PSIKOMOTOREARI BURUZKO HAUSNARKETA MINTEGIA BERE SORTZAILE BERNARD ACOUTURIEREKIN.
  15. MIKROKEINUAREN MUGAGABETASUNA HEZKUNTZA BALIABIDE MODURA. Ikastaro pilotu batean parte hartzen ari da etapa Jessica Entizterekin, hazkunde pertsonalean.
  16. HAUR LITERATURAKO IKASTAROA, TXABI ARNALEKIN.
  17. ZENTZUMENEN INTEGRAZIOAri buruzko ikastaroa Judith Abelendarekin.
  18. MONTESSORI METODOAN prestakuntza etapa guztian Ainara Muruzabalekin, www.aprenderlachispa.com
  19. DIZIPLINA POSITIBOA Marisa Moyarekin

PROIEKTUAK

Hamaiketako osasungarria

Men sana in corpore sano.

Gehiago Irakurri

Matematikak

Inteligentzia eskuetan dago

Gehiago Irakurri

Sanvi Digitala

Psikomotrizitatea

Praktika psikomotore hezitzailean garatzen dugu hezkuntza

Gehiago Irakurri

Ingelesa

English for fun!

Gehiago Irakurri

Irakurmena Eta Idazmena

Irakurmena Eta Idazmena

Gehiago Irakurri

Montessori

"Lagun iezadazu nik neuk egin dezadan"

Gehiago Irakurri

Erraiak proiektua

Jarduerak

Agate deuna

Euskaren eguna

Jarraitu sare sozialetan!

Familientzako informazioa eta hezkuntza baliabideak.

Lanen adibideak matematikak zentroan erabiliz.

Gelako jardueren bloga.