ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA

San Viator Ikastetxeko Orientazio Departamentua gure hezkuntza jardueran txertatutako zerbitzu psikopedagogiko bat da. Ikasleen prestakuntza integralari laguntzen dio, ikaskuntzaren errendimendua eta kalitatea optimizatuz.

Lantaldea:

Arduraduna: Eider Izarra

Orientazioa bigarren hezkuntzako eta batxilergoan: Julen Cámara eta Aitziber Zulueta

Pedagogia terapeutikoko irakasleak: Eider IzarraAna Cristina Roldán de Aránguiz eta Julen Cámara

Funtzioak:

  • Familiei eta irakasleei aholku ematea hezkuntza etapa desberdinetan.
  • Ikaskuntza zailtasunak prebenitzea eta horietan esku hartzea.
  • Ikastetxetik kanpoko zerbitzuekin erlazioak egin eta koordinatzea, zailtasunak dituzten ikasleak tratatzeko.
  • Bai irakasle taldeari bai familiei, irizpideak eta baliabideak ematea, hezkuntzaren jardueran erabiltzeko.

Nola jarri harremanetan Orientazio Departamentuarekin:

Familiek Orientazio Departamentuarekin elkarrizketa bat izatea eskatu ahal izango dute tutoreen bitartez.