Gure ikastetxearen titulartasunetik landu da Erraiak proiektua, espiritualtasun kristauaren garapenerako eta heziketarako markoa.

Espiritualtasuna heztea haurrari bere barru-barruko mundua, bere barne potentzialtasuna deskubritzeko laguntasuna egitea da. Ezkutuan duen altxorra deskubritzen laguntzea da. Horri esker ikasleak:

  • Bere bizitzako testuinguru ezberdinak interpretatu ahalko ditu.
  • Bizitzaren zentzuari buruzko balore eta galderei sentibera egingo da.
  • Esperimentatzen duenari izena jartzeko gai izango da, bere gaitasun eta muga propioak onartuz.

Ikastetxeko eskola etapa guztietan proiektu hau ezartzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Haur Hezkuntzako etapatik, horren aldeko apustua egiten dugu eta hiruhileko bakoitzean zehar saio desberdinak aurrera eramatea da asmoa, haurrek oso adin goiztiarretatik hasita bizitzako alderdi ezin baliotsuago hauek bizi eta esperimentatzeko aukera izan dezaten. Azken batean, haurrari heziketa integrala ematea da asmoa, euren burua, harreman pertsonalak, bizipenak, sentimenduak… ezagutzeko laguntza emanez.

Gure ikastetxea lanean ari da eta prestakuntza jasotzen ari da hau guztia gure testuinguruari egokituz abian jartzeko. Proiektua praktikan jartzen goazen neurrian, informazio gehiago emango dugu eta zenbait irudi ere erantsiko dugu.