SAN VIATOR IKASTETXEAREN HISTORIA

FUNDATZAILEAK

Leon Valentin, Teofilo Delmas eta Enrique Amiel

1903… Frantzian korronte antiklerikal sendo bat arnasten zen. Eskola erlijiosoak estatuaren esku geratu ziren eta erlijio ordenak desegin zituzten.

Asiloa Frantziako mugez harago bilatu zen. Rodezeko probintzia erlijiosoak bidalitako hiru SVKek Gasteizera etorri ziren egoitza bila, eta Gasteizko muinoa osatzen duen almendraren erdigunean kokatu ziren, gaur egun Landatxoko Gizarte Etxea den horretan. Akademia txiki bat ireki zuten, eta, hizkuntzaren arazoak gorabehera, epe laburrean ikaslez gainezka zegoenez, horizonteak zabaldu behar izan zituzten, lehendabizi Arka kalean, eta ondoren Bake kaleko “San Jose" kuttunean, 1970ean gaur egungo “San Viatorrek" bere tokia hartu zuen arte.

Ez zen horretan geratu, beste erantzukizun batzuk era hartu ziren, esaterako San Kristobal parrokiako eskola, izen bereko Gasteizko auzoan, edo “Aranako doakoak", Felicias Olave Andrearen Fundazioa, denboraren poderioz SVKen eskuetara pasako zena, 1970ean desagertu zen arte.

San Viator Akademia

Espainiako Probintziako San Viatorreko fundatzaileak hiru apaiz hauek izan ziren: Aita Teofilo Delmas, Anaia Enrique Amiel eta Anaia Leon Valentin. “1903ko irailaren 5eko arratsaldeko ordu bietan Rodezeko geltokitik abiatu ziren lur aginduaren bila" (Gasteizko etxearen egunkaria).

1903ko irailaren 8an iritsi ziren, eguerdi aldera, Espainiako lehen “Institutuko" egoitzara, Santa Maria kaleko 10. zenbakian. Pisua hutsik zegoenez, bidaiariek jesulagun frantsesengana jo zuten. Aita Enrique Crosek, erresidentziako garai hartako zuzendariak, hartu zituen, eta etxea hornitzeko behar zituzten altzariak eman zizkion Anaia Enrique Amieli.

Ez zekiten gaztelaniaz. Hiztegi baten laguntzaz, Anaia Enrique Amielek gauero 30 bat hitz prestatzen zituen ohean zela, eta hurrengo egunean zehar ikasten zituen. Ez zuen atsedenik hartzen ikasiak zituen arte. Gramatika eta hiztegia etengabe begiratzen zituen, eta mahairen ondoan toki garrantzitsua zuten. Elikagaiak ahora eraman aurretik izendatu egin behar zituen… Ikus-entzunezko metodologia?… Bitartean, Aita Enrique Cros, jesulaguna eta haren anaia Leonardo izan zituen lagun adorea falta zen momentuetan, Aita Bascouret eta Aita Durantekin batera, maitasun handiz tratatu zituztelarik San Viatorreko gure Anaiak.

1904ko apirilaren 5ean, hiriko egunkarietan San Viatorreko Klerikoek irekitako “Frantses akademiaren" iragarkia jarri zuten. Handik egun gutxira marrazketa eskolak gehitu zituzten: SAN VIATOR AKADEMIAren jaiotza izan zen. Apirilaren 5ean 8 ikasle zituzten; ekainaren hasierarako 20 ziren, eta hil amaieran 30 ikasle zituzten.

San José Ikastetxea

San Jose Ikastetxea 1904an

Urriaren 21ean, San Viator festa egunean hain justu, Arka kaleko lokal bateko ateak ireki zituzten, itxi berria zen eskola batean. Bi irakasle: Anaia Hipolito Vernhettes eta Anaia Victor Devals, 26 eta 22 urtekoak. 27 ikasle.

Ikasturte amaierarako izan zuten ikasle kopuruak begi-bistan jarri zuen lokalak ez zirela nahikoa. Gurasoak ikastetxera joaten hasi ziren, haurrengatik galdetzera, haien aurrerapen eta portaeragatik. Giroa konkistatu zuten…

Kale bereko bi zenbaki haragoko Gazteria Katolikoaren jabetzako lokal batera lekualdatu ziren, alokairuan. Ikasturte amaierarako 60 ikasle… eta soilik 15 opor egunekin, abuztuaren 1etik 15era. San Viator Akademiak bere ikastaroak aurrera eramaten jarraitzen zuen arrakastaz, eta “San Jose Ikastetxeak" dagoeneko ospe ona zuen.

Hurrengo ikasturtean, 1905eko urriaren 21ean, modu publiko eta hotsandikoan San Viatorreko lehenengo festaren ospakizuna egin zen. Otsailean jada 80 ikasle ziren.

San Jose Ikastetxea Merkatu kaleko (gaur egun Bake kalea) 7. zenbakira lekualdatu zen 1908ko irailean, hiru urte geroago, Kafe Errepublikano zaharreko beheko solairuan eta Zirkulu Errepublikanoaren lehenengo solairuan. Alokairuan, eguneko 4,25 pezetan.

Jende gutxik daki, ordea, gaur egun Egibide den horretan hilabete batzuetan egon ginela.

1907aren amaieran salestarrek Pilarreko Andre Mariaren Patronatuko zuzendaritzari utzi zioten. Azaroaren 13an eskolak emateari ekin zioten. 1908ko otsailaren 11n jakinarazi zitzaigun eraikina Aita Jesulagun frantsesen Eskola Apostolikoari bideratuko zitzaiola.

Eskolek ikasturte amaierara arte jarraitu zuten.
1926ko maiatzaren 8an San Jose Ikastetxearen lokalak erosi ziren enkante publiko bidez, plegu itxian. Garai hartan eraiki zen frontoia (a zer nolako partidak jokatu diren bertan…) eta beste konponketa batzuk ere egin ziren… 1930ean, dagoeneko 340 ikasle ziren…

1934an ikastetxea 40 metro luze eta 10 metro zabaleko estalpe batekin hornitzea erabaki zen. On Julian Apraiz arkitektoak prestatu zituen planoak, gerora hainbat solairu izango zituen pabilioia egin ahal izateko oinarria izan zedin. Obrek 1935eko uztailaren 29tik urriaren 23ra bitarte iraun zuten. Patioak, behingoz, frontoia eta estalpea zituen.

1938 bitartean, eta 1939aren zati batean hamar gela eta berokuntza zentrala zituen pabilioi berri bat eraiki zen. Eta hori guztia, klaseak eten gabe. 1939ko irailaren 15ean 402 ikasle ziren, 1941-1942 ikasturtean, aldiz, 652. Gainazalari dagokionez, 1.700 metro karratu eskas.

1961etik aurrera ikastetxearen hazkundeari bide emate aldera, doako eskola zaharreko gelak ere erabili ziren. 1960ko hamarkadaren amaieran, espazioa argi eta garbi eskasa da. Ikastetxe berrira lekualdatzean lursaila Arabako Aurrezki Kutxaren jabegokoa izatera pasa zen, beranduago “Dendaraba" merkatalgunea eraiki zen tokian bertan.

Pabilioi berria

San Viator Ikastetxea, 1970

1970eko abenduaren 20an San Viator Ikastetxe berria inauguratu zen, Bolivia eta Argentina kaleen artean (21.630 metro koadroko azalera), eta gertaera hura gertakari sozial eta gasteiztarra izan zen.

1982an OHOrako itunpe osoa hitzartu zen, eta gainerako mailetarako partziala.

1984an patioko hondoaren zimenduak jarri ziren eta itxi egin zen, Eusko Jaurlaritzarekin lursail batzuk trukatu ondoren: 2.784 metro koadroko “211 lurzatia" jaso eta guk Argentina kalean genuen 3.975 metro koadroko lursaila eman.

Etengabeko hezkuntza erreformen ondorioz, gaur egun kalitate arauetara egokitzeko obrak ere etengabeak dira, modernoa eta kalitatezko den ikastetxe batengandik besterik ezin baita espero.

Arana Kaleko doako eskolak

Felicia Olave andreak (1912+) benefizentzia obretarako Gasteizko elizbarrutiari emandako funtsekin Gasteizko apezpiku Benito Guinea jaunak lursail batzuk erosi zituen Vasco-Navarro trenaren geltokitik gertu. SVKei eskola berrietako zuzendaritza eskaini zien Benito jaunak, eta 1915eko irailaren 8an inauguratu ziren.

Sartzeko eskaera kopurua beti zen hutsik zegoen plaza kopurua baino handiagoa.
1943an Doako Eskolak itxi zituzten: Obra sostengatzen zuten Felicia Olave andrearen funtsek urtean soilik 2.000 pezetako errenta zekarten, artatzen zituzten hiru lekaideak mantentzeko kopuru hori oso eskasa zen.

1961ean berriz ere ireki ziren. Oraingo honetan San Jose Ikastetxearen gehikuntza moduan. 1970 arte kokaleku horretan jarraitu zuten, Txagorritxu auzoan San Viator Ikastetxe berria inauguratzearekin batera zentzua izateari utzi zioten arte.

Anai Hipólito Vernhettes eta Alberto Joué

Aipamen berezia, laburra bada ere, zor zaie bi Anaia hauei, A. Hipolito Vernhettes eta A. Alberto Joue, San Jose Ikastetxearen historian funtsezkoak baitira. A. Hipolitori Alfontso X. jakintsuaren Ordena Zibilean onartu zitzaion sarbidea, Enkomienda kategoriarekin (1946ko urtarrilaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

A. Albertoren lanaren garrantziaz mintzo da 1950aren ekainaren 11n Gasteizko hiriak egin zion omenaldia: Gasteizko alkateak Hiriaren zilarrezko domina eman zion.