Ikastetxeak 3D inprimagailu bat eskuratu du eta beste proiektuen artean, Informatikako, Teknologiako eta Marrazketa Teknikoko batxilergoko 1. mailako ikasgaietan diseinuko zeharkako proiektu baterako erabili da.

Ikasleek 3Dn diseinatu behar izan dute etxe bat, eta horren planoak marraztu behar izan dituzte Marrazketa Teknikoan jasotako kontzeptuak erabiliz. Erantzuna ikasleen aldetik bikaina izan da, eta datozen urteei begira beharrezko ikusten da horrelako proiektu gehiago sortzea.

DBHko 4. mailako Teknologiako ikasgaian ikasleek robot baten karkasa diseinatu eta inprimatu behar izan dute, ondoren egin ahal izateko. Ikasleak lanarekin inplikatu dira eta ingeniarien mailako lanak erdietsi dituzte.