San Viator Ikastetxeko azken helburua da gure ikasleak gutxienez ere hiru hizkuntzatan komunikatiboki trebeak izateko prestatzea.

Gure ikasleen H1 nagusiki gaztelania da, eta bi hizkuntza koofizial elkarrekin bizi diren gizarte bat da gurea: euskara eta gaztelania. Elebitasuna lortzeko gure ikasleen artean gutxiengoa den hizkuntza indartu behar dugu, kasu honetan euskara, lehen etapetatik. Murgiltze metodoa modurik eraginkorrena da beste hizkuntza bat sakonean eskuratzeko eta, ondorioz, entzumenezko elebitasuna ere bai.

San Viator Ikastetxeko Haur Hezkuntzako etaparen ezaugarririk nagusiena  murgiltze linguistikoa da. 2 urtetik 6 urtera arte H2ko murgiltze osoko programa aurrera eramaten da gure ikasleekin. Gure ikasleen H1a gaztelania da, eta hori dela-eta hezkuntza sistemak gutxiengo den hizkuntza indartu behar du entzumenezko elebitasuna eskuratze aldera.

Haurrak eskolara sartzean bere H1en atalase maila izan beharko luke. Noam Chomsky hizkuntzalariaren arabera, maila horrekin haurrak gramatika unibertsala garatzen du, zeina beste hizkuntza batzuetarako sarbiderako oinarria baita. Azken ikerketen arabera, San Viator Ikastetxearena bezalako murgiltze programa batean, 2-3 urteko eskolatze epe batean haurrak H2an atalase maila lortuko du elkarrekintzan, eta eskolatutako 4-5 urtetan hizkera akademikoan atalase maila.

Lehen Hezkuntzako etapako orduen banaketa gure ikasleen hizkuntza profila aintzat hartuz egiten dugu, baita gure ikasleen inguruabar soziolinguistikoak eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburuak kontuan hartuz ere.

Gure ikasleek Lehen Hezkuntzako etapari ekiten diote H2an atalase maila bat dutela, horrela hizkuntza horretan edukiak jasotzeko aukera dutelako. Euskara  transmisio hizkuntza da hainbat eduki eskuratzeko. Natur Zientziak, Erlijioa, Matematikak, Heziketa Fisikoa…

Ingelesez jasotzen dituzten eskola orduen kopurua Lehen Hezkuntzan arian-arian handituz doa, eta Bigarren Hezkuntzan jarraitzen du. Hizkuntza baten jabekuntzaren lehen etapetan inputaren kalitatea oso garrantzitsua da. Hori dela eta, irakasleen prestakuntzari garrantzi handia ematen diogu eta baliabideak ditugu, haurrek hizkuntza bat ikasteko motibazioa izatea garrantzitsua dela baitakigu.

Hizkuntza komunikazio tresna bat da eta San Viator Ikastetxeak urte asko daramatza komunikazio proiektu esanguratsuek gidatutako ikasketa prozesua duen metodologiaren aldeko apustua egiten. Horretarako, testua eta testu mota eta genero ezberdinak funtsezko komunikazio unitate bihurtzen ditu, zeregin komunikatibo jakin bat lortzeari begirako sekuentzia didaktikoetan egituratzen duen unitatea izateko, prozedurazko edukiei lehentasuna emanez: “egiten jakiteari", egiten dakizula esateari baino garrantzi handiagoa ematen zaio.

Bai Lehen Hezkuntzako etapan, baita Bigarren Hezkuntzakoan ere, hiru hizkuntzen arteko koordinazioa lantzen dugu, eta Hizkuntzen Curriculum Bateratu batetik lan egiten dugu.

Hizkuntzen ikasketaren oinarrizko helburua ikasleen komunikazio gaitasuna garatzea da. Hau da, testu anitzak ulertu eta sortzeko gaitasuna, etapa bakoitzari dagozkion komunikazio egoeretarako egokiak, modu koherente, kohesionatu eta zuzenean. Hizkuntza jakin bat erabiltzeko trebetasunak eta estrategiak, baita hizkuntzari buruzko hausnarketa prozesuak ere, transferitu daitezkeen ikasketak dira, eta eratortzen den hizkuntza gaitasun bateratuaren garapenari ekarpena egiten diote. Printzipio hau hizkuntzen curriculum bateratuaren oinarrietako bat da. Euskadiko Lege Dekretua (2007).

Hizkuntzen jabekuntza euskaraz eta ingelesez 3 eta 5 eguneko murgiltzeekin laguntzen dugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, laugarren hizkuntza bat ikasteko aukera ematen dugu Bigarren Hezkuntzan (frantsesa eta alemana), eta elkartrukeak Frantziara, Alemaniara eta Estatu Batuetara.

Gure ikasle guztiek dute, gainera, Cambridgeko, EGAko eta DELFeko azterketak prestatzeko eta egiteko aukera.