Ikasleek haien prestakuntza esanahiez betetzeko eta hura osoagoa egiteko helburuz hainbat zeregin garatzeko aukera eskaintzen dien proiektu bat garatzea erabaki du San Viator Ikastetxeak.

HELBURU OROKORRAK

  • Ikasleak errealitatea esploratzea eta harekin harremanetan jartzea lortu nahi da, bere motibazio eremua zabaltzeko eta arazoak planteatzea errazteko.
  • Bizirik dauden elementu naturalekin lan egitearen plazera esperimentatzea.

METODOLOGIA

Baratzeko jarduerek oinarrizko printzipio didaktikoetan oinarritzen den metodologia aktibo baten garapena laguntzen dute: ikaskuntza eraikitzailea eta ikaskuntza adierazgarria.

Horrela, ikasleak gaituta egongo dira haiek ere parte diren ingurumenarekiko harremanak ulertzeko eta modu aktiboan, parte hartzailean eta erreflexiboan erantzuna emateko haien eremu hurbileneko arazoei.