Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatutako programa da, euskara sustatzeko eta ikastetxeei normalizazio linguistikoko proiektu bat egiten laguntzeko, eta 400 ikastetxetik gorak parte hartzen du.

HELBURU OROKORRA

Ikastetxean euskararen normalizazioa lortzea, giro euskalduna bermatuz eta euskara ohiko komunikazio hizkuntza izan dadin eraginez.

Horrela euskara hezkuntza sistemaren parte izatea lortuko dugu, bai maila formalen, bai maila ez-formalean.

Aipatutako aurreko helburua lortzeko, alderdi hauek landuko ditugu:

  1. Euskal hiztun kopurua handitzea.
  2. Euskararen erabilera areagotzea (gurasoen, ikasleen eta irakasleen arteko harremanetan).
  3. Euskararen erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  4. Hizkuntza honen presentzia sustatzea.
  5. Dokumentu guztiak euskarara itzultzea eta zirkularrak elebidunak izatea.
  6. Web gunean eta Ulibarriko txokoan ikastetxean eta bertatik kanpo egiten diren jardueren berri ematea.
  7. Jarduerak antolatzea geletan eta bertatik kanpo.