BI URTEKOEN GELAK
Bi urtekoen geletan ingurune egokia, gizatiarra eta fisikoa sortzen dugu, non haurraren garapen integrala sustatzen den. Oinarri bezala bi irizpide mantentzen ditugu:
- Erreferentearekiko sortzen den harreman pribilegiatua. Hau zainketetaz arduratuko da eta era onenean egingo ditu. Hauek kalitatezko zaintzak izan daitezen.
- Autonomiaz egindako mugimenduak eta haurren ekintzak errespetatzen eta sustatzen dira. Baina helduaren esku-hartze zuzenik gabe. Honek,etengabe eraiki eta berreraikitzen ditu ekintzak behar duen eszenatoki desberdinak.
Hazteko espazioak
Hemen eskaintzen dizkiegun espazioak pentsatuta eta hausnartuta daude, haurrak eskolaren eta etxearen artean hazten direla pentsatuta. Bere etxeen ondorengo espaziorik garrantzitsuena da. Horregatik, eskaintzen dizkiegun espazioek berebiziko eta garrantzi handiko hazkunde-aldi honetan sor dakizkiekeen behar guztiak asetzen dituzte. (Neurologikoak, afektibo-emozionalak eta psikosozialak).
Espazio harmoniatsuak dira, haurrak hartzeko gai direnak, material askotarikoak, nobleak eta errespetuzkoak dituztenak, beharren arabera aldatuz doazenak eta haien antolaketak eustea eta, aldi berean, beren jarduera modu autonomo eta espontaneoan garatzeko askatasuna eskaintzen dienak.
KANPOKO ESPAZIOAK
LORATEGIA
BARRUKO ESPAZIOAK
GELA-KOMUNAK
PSIKOMOTRIZITATE GELA
BARRUKO ARENEROA
GOIZEKO HARRERARAKO GELA
Nortzuk dira bertako bidelagunak?
Haurren gaitasunetan konfiantza osoa dugun pertsona-talde bat gara. Arduratsuak, gogoetatsuak, zuhurrak eta gure bidelagun rolarekin egunero txikienei eta haien familiei dakarkien garrantziarekin kontzientziatuak. Egunero prestatzen ditugu espazioak eta materialak, haien premien eta kezken arabera, eta errespetuzko tratu indibidualizatua ematen diegu haurtzaro honetan.
Haurrei gauzak bakarrik egin ahal izatea eta haien lehen beharrak ezagutu ahal izatea eskainiko dien laguntza defendatzen dugu. Gure gizartean pertsona autonomo eta eskubide oso
Zer egiten da espazio hauetan?
Espazio batzuk eskaintzen ditugu, haurrek beren jarduera autonomoa (jolasa) egin dezaten, zaintza indibidualizatuko eta pribilegiatuko uneekin konbinatuta.
Helduak segurtasun emozionalaren iturri gara. Denbora eta lekua uzten diegu. Ez dugu zuzenean esku hartzen haien mugimenduetan eta jokoetan, eta askatasunez jarduten uzten diegu, beren irudimenari jarraituz. Bai kanpoan, bai barruan.
Eguneroko antolamendua eskaintzen dugu, haurren beharretara egokitua, denborak eta gertaeren ordenak eta horiek aldian-aldian errepikatzeak erraztu egiten dute gure ikasgeletako bizitza eta horietara egokitzea.
Zein da gure egiteko era eta zertan dago oinarrituta?
Psikopedagogak, maistrak eta Haur Hezkuntzako teknikariak gara eta abiapuntu bezala Budapesteko Pikler-Lóczy institutuko egiteko era, Maria Montessorik egindako aurkikuntzak, diziplina positiboa, konstruktibismoa, pedagogia berdea, murgiltze programa eta Bernard Acouturierreko psikomotrizitate praktika hartzen ditugu.
“ETENGABE GURE SANVI PROIEKTUA BERREGITEN”
PERTSONA ERREFERENTEAREN ESTABILITATEA
HAUR BAKOITZAREN MOMENTU EBOLUTIBOAREN BEHAKETA ETA ERRESPETUA
ZAINKETAK ETA ZAINKETA PERTSONALERAKO EKINTZAK
EKINTZA AUTONOMOA EDO JOLAS ESPONTANEOA
EKINTZA KULTURALAK, INTERESGUNEAK ETA PROIEKTUAK
PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKA
EGUNEROKOTASUNEKO EKINTZAK
ELIKADURA OSASUNTSUA