Dibertsifikazioa
Zer da aniztasun kurrikularra edo dibertsifikazioa?
Ikasleen beharrak eta Curriculumaren egokitzapena kontuan hartuta, gradu titulua lortzeko aukera paregabea eta desberdina da.
Curriculumak jarduera akademikoak planifikatzen ditu, gaitasunak, helburuak, metodologia eta ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta.
Gainera, gela honetan 8 eta 15 ikasle artean daude; beraz, jarraipena zehatza eta oso gertukoa da. Hiru edo bi irakasle ikasleen egoera pertsonalaz, inguruneaz, zailtasunez eta abarrez arduratzen dira, eta harreman estua dute familiarekin, telefonoz, posta elektronikoz edo elkarrizketaz.
Nola antolatzen da dibertsifikazio kurrikularra?
Mailako edukiak lantzen dira, eta, beharrezkoa izanez gero, beste maila batzuetako edukiak berrikusten dira indartzeko beharra duten ikasleekin. Irakasgaiei dagokienez, honela antolatzen dira:
– Arlo zientifiko-teknologikoa: matematika, fisika eta kimika, biologia eta teknologia.
– Arlo soziolinguistikoa: historia eta geografia, gaztelania, euskara eta ingelesa.
– Erlijioa.
– Gorputz-hezkuntza.
– Hautazkoa: indarrean dagoen araudiaren arabera aukeratu. Ikastetxearekin ikasturte bakoitzeko eskaintza kontsultatu.
Eguneroko lana da ardatz nagusietako bat ikasturtean zehar, bai lanarekiko, baita antolamenduarekiko jarrera ere. Azterketak proba txikien bidez egiten dira maizago, beraz, azterketa bakoitzean kantitate gutxiago ikasten da. Horrela, azterketa beste nota bat besterik ez da, eta eguneroko lanarekin, banakako lanarekin, ariketekin eta abarrekin parekatuta ebaluatzen da.
Dibertsifikazioari dagokionez, beste abantailetako bat da ingelesa eta euskara izan ezik, beste ikasgai guztiak gaztelaniaz egitea. Horrek asko lagunduko dio kostatzen zaion ikasleari, izan ere gutxiago kostako zaio arreta mantentzea eta ikasgaia hobeto uler dezake.
Ikasle askok antolaketa pertsonalean daukate gabezia. Hori ekiditeko eta haien ikas prozesuan aurrera egiteko, ikasteko teknikak eta era guztietako trukoak lantzen dira.
Nork egin dezake aniztasun kurrikularra?
– DBHko 3. mailako curriculum-aniztasuna egiteko, ikaslea 2. edo 3. maila errepikatzeko moduan egon behar da.
– DBHko 4. mailako curriculum-aniztasuna egiteko, ikaslea zuzenean 3.mailako curriculum-aniztasunetik dator, edo 4. maila errepikatzeko moduan egon behar da.
Bi kasuetan, ikasleak aldeko ebaluazio psikopedagogikoa eta kontseilu orientatzailearen onespena izatea beharrezkoa da.
Benetan ulertu behar dena da: ikasleentzat dibertsifikazioan egotea pribilegioa dela. Batez ere ezartzen den metodologiarengatik. Lehen aipatu den bezala, ikasle bakoitzaren banakako beharretara egokitzen baita.
Bizitza akademikoan zailtasunak izan dituzten ikasleentzat pentsatuta dago, baita beren egoera pertsonalagatik edo beste arrazoi batzuengatik eskola-arrakasta handirik izan ez dutenentzat. Horregatik, dibertsifikazioa lagungarri izango zaie bertan ikasle kopuru txiki batekin jasotzen dutelako klase eta laguntza askoz ere indibidualizatuagoa baitaukate.
Egia da dibertsifikazioko klasearekiko estigma egon daitekeela. Hala ere, programa honek partaideen jarrera positiboak eta taldekide izatea bultzatzen du, talde txikiko esku-hartzeari eta lan intentsibo eta hurbilari esker. Beti ere, gure lehentasunen artean pertsona eta alderdi soziala lantzea daukagu, eta haiei gure hurbiltasuna, entzutea eta ulermena sentiaraztea.
Ikasle askok behar dute laguntza hori; izan ere, askotan, ingurunea ikasgelan ere islatzen da, eta gure helburuak haien ongizatea eta ildo akademikoa dira.
Nola burutzen da ebaluazioa?
Ebaluazioa malgua da bi arlo nagusietan (arlo soziolinguistikoa eta arlo zientifiko-teknikoa), eta ikasleen jarraipena egiten da uneoro.
Funtsezko bi arloak, 3 irakasen artean ematen da: tutoreak eremu bat ematen du gehi beste eremuko irakasleak; beraz, irakasleengan sortzen den konfiantza handiagoa da. Horrek askatasun handiagoa ematen die irakasleei irakasgaiak eta beste jarduera batzuk kudeatzeko. Horrela, oso irakasle gutxi dituzte 8 ikasgaitarako.
Garrantzitsua da ulertzea, bi arlo nagusiekin lan egitean, arlo osoa gainditu beharko dela, ez bakarrik arlo hori osatzen dituzten irakasgai independenteak. Horrela, ikasle bat matematiketan ona bada, baina fisika eta kimika kostatzen bazaio, bi ikasgaien artean konpentsatu ahal izango du, beti ere arlo zientifikoko nota gainditzen badu. Hori abantaila da haientzat, baina kontuan izan behar da, arlo osoa gainditzen ez bada, kurtso bukaerako azterketa egin beharko dela. Azterketa honetan, arlo bakoitzari dagokion ikasgai guztien ebaluazioa egiten da azterketa bakar batean. Horregatik, eguneroko lana ezinbestekoa da edukiak barneratzeko eta ikasturte amaieran ohiko azterketarik egin behar ez izateko.
Zergatik aukeratu dibertsifikazioa gela arruntarekin alderatuta?
Jakin badakigu jarraitu dugun ildoa beti izan dela ohiko klasearena, eta beldurra ematen digu aldaketak egitea. Hori dela eta, honako galderak etortzen zaizkigu burua:
Ondo ikasiko du bertan? Ez du ikasgairik galduko? Eta doazen beste ikasleek jarrera txarra badute? Eta lagunekin ez badago?
Gure ustez, galdera horiek eta beste asko egitea guztiz normala da. Baina dibertsifikazioan ikasita, ikasleek beren buruarengan konfiantza handiagoarekin amaitzen dute DBH.
Bizitza akademikoan zailtasunak izan dituzten pertsonek eskertzen dute programa honetan parte hartzea. Izan ere, gela honetan beren kabuz lortzen dutena positiboki baloratzen da. Horrek autoestimua handituko die egin dezaketenari dagokionez. Horretarako, dibertsifikazioa oso tresna erabilgarria da; izan ere, errefortzu positiboa erabiltzen da, baita mugak, arauak eta arreta-deiak ere erabiltzen dira beharrezkoak direnean.
Gu harro sentitzen gara gela honetan lan egiteagatik, eta ikasleek haien ongizatea eta esker ona transmititzen dizkigutenean.