San Viator Ikastetxeak BAZKARI ETA ASKARI OSASUNGARRIAK hitzaldira gonbidatzen zaituzte asteartean, hilak 24, 17: 00etan.

Adin guztietarako da eta laugarren solairuko Areto Urdinean egingo da.

Hitzaldiaren helburua hausnarketarako gune bat eskaintzea eta sortzea da, gaur egungo gizartean elikadura osasungarriak dituen kontraesanak eta oztopoak lantzeko eta bazkari eta askari osasungarrien kontsumoa errazteko baliabideak eskaintzeko.

Horretarako, atsegin handiz, Naikare Díaz Soto Arabako Minbiziaren aurkako Elkarteko Osasunaren Prebentzio eta Sustapenerako arduraduna izango dugu.

Plaza mugatuak.

Interesatuek, bidali email bat helbide honetara: Jaione.fernandezdebetono@sanviator.eus edo Ainhoa.gonzalez@sanviator.eus