Azken hamarkadetan hizkuntzalari askok baieztatu dute adin goiztiarretan, ikasteko daukaten gaitasun handiagoa dela eta, bigarren eta hirugarren hizkuntza batzuk irakastearen eraginkortasuna.

Gure ikastetxean atzerriko hizkuntzara hurbilpen bat egiteko apustua egiten dugu, gure ikasleei transmitituz ingelesa oso tresna erabilgarria dela, eta zalantzarik gabe, modu funtzional eta esanguratsuan erabiltzeko gai direla.

METODOLOGIA

Ingeleseko klaseak 3 urtekoen geletan ematen hasten gara, astean ordubete ingelesez emanez. 4 urtekoen geletan ikasleek astean ingeleseko bi ordu dituzte, eta 5 urtekoen geletan astean 2,5 ordu. Urtean behin 4 eta 5 urteko ikasleak antzerki lan bat ingelesez ikusteko aukera dute ikastetxeko areto nagusian.

Josep Maria Artigalen materiala erabiltzen dugu gure klaseetarako, ikasleak saio bakoitzean modu aktiboan parte hartzea helburu dutenak, bere ahozko trebetasunak baliatuz. Material horren oinarria ipuinak antzerki moduan ematea da, haurrari ezagunak zaizkion eguneroko egoeretan inspiratuak daudenak. Beste unitate didaktiko batzuk ere erabiltzen ditugu modu osagarrian, beti ipuin bat daukagularik interesgune gisa. Gainera Halloween, Christmas eta Easter bezalako egunak ospatzen ditugu.

ELKARRIZKETETAKO LAGUNTZAILEA:

San Viator Ikastetxean uste dugu biziki garrantzitsua dela gure ikasleek ingeles hizkuntza modu aktibo eta funtzionalean erabiltzea. Hori dela eta, ikastetxeak elkarrizketetarako laguntzaileen programa batean inplikatzeko apustua egin du, jatorrizko ingeles hiztun irakasle bat gure ikasleekin elkar eraginean arituz, ingelesa tresna bezala erabiliz.

4 eta 5 urteko ikasleek astean ordubete dute elkarrizketetarako laguntzailearekin. Saio horien helburua da talde txikietan lan egitea, banan banako modu batez. Laguntzaileak jolasak, abestiak eta material ezberdinak erabiltzen ditu ahozko trebetasunen garapenean lagunduz.

LOTURA INTERESGARRIAK:

Josep Maria Artigalen metodologia. Artikulu interesgarria.

http://blocs.xtec.cat/workgroup/files/2011/11/Artigal-article.pdf

Urtero ikastetxean ingelesezko antzezlana egitera datorren antzerki taldea.

http://forumteatro.com/