Cris Etxeparek, kantautore gasteiztarrak, eta Irantzu Gonzalezek, San Viator Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako irakasleak, lan polit bat argitaratu dute gure txikiek biderkatzeko taula ikas dezaten.

Abesti didaktiko oso dibertigarri eta zoragarriez osatutako benetako luxu bat, erritmo eta estiloetan aniztasun handikoak, artistak haurren laguntzaz interpretatua.

Txikiek bikain pasa dezaten, zenbakiekin bidaiatzen da, toki eta une arraroetan kokatzen dira, gauzak alderantziz egiten dituzte… “Haurrentzako dena da magikoa. Harritzen dituen hori maite dute, talka egiten diena, aldrebesa den hori". Horrelakoak ere CD honetan badira, bigarren bizitza bat dutenak. Izan ere, egileak Gonzálezekin batera, berriz ere grabatu ditu abesti hauek, baina oraingoan hutsuneak utziz entzuleek “biderkatzeko taulak finkatu ditzaten", ikastetxeetan erabiltzeko pentsatu diren materialak “horrela sustatu nahi izanez gero". Horretarako Hezkuntzan babesa bilatuko da, San Viatorren egindako proben ostean.

Abesti didaktiko oso dibertigarri eta zoragarriez osatutako benetako luxu bat, erritmo eta estiloetan aniztasun handikoak, Cris Etxepare artistak interpretatua, beste behin ere bere haur banaezinen ahots jatorrekin lagunduta eta hauen eskenatoki kuttunenak erabiliz. “Bat bidaiariaren taula", Parisko Music Hall puruenaren estiloan. “Nire hiriko bia"-rekin hiriaren handitasuna ezagutuko dugu, antzerkira, zinemara, ballet eskolara, inauterietara eta berunezko soldadutxoen dendetara eramango baikaitu Brodwayko musikal erritmora. “Hirua, Dandy hori!" hiru zenbaki zoroaren taula dibertigarria da, alderantzizko munduan bizi baita.

“Laua itsasoan" melodia freskagarria da, eta haurrak irudimenaren laguntzaz betiko ipuinetara eramaten ditu, Lilliputeko Gulliverretik hasi eta Garfio Kapitainaraino… “Bostaren rocka" mugimendu oso dibertigarriak dituen abestia, ezin izanen duzue geldirik egon. “Seia Zoora doa" abestiarekin abiada bizian antzeratuko ditugu tigreak eta loroak. “Zazpiaren tango ameslaria"-k barrez lehertzeko moduko munstroengana eta sorgin dotoreengana garamatza.

“Zortzi txantxazalea"-ren taula: bai tipo jatuna, baina bere dantza ez da batere astuna…Bere mugimendu dibertigarriak bideoklipean ikus ditzakegu, haurrek zortziko taula ikasten bikain pasatzen dutelarik.

“Poloko bederatziaren taula"-k, laguntasunari buruzko abesti goxoak, eskimal herriari buruz eta bertako biztanle maitagarriei buruz hitz egiten digu.

“Hamarra zirkoan" kantak zirkoaren mundu magikoan barrena garamatza, malabaristak, magoak, ameslariak, ekilibristak izango gara fantasiari esker… hamarreko konpasean.

“Zero optimista"-ren taularen abestia, bakearen aldeko mezua ematen digun balada, “non gorrotoa bider zero, zero patatero da".

Eta amaitzeko, “lagunak biderkatu" abesti zoragarria, melodia alaiarekin zenbakiekin ongi moldatzeko gonbitea egiten digularik.

CDa ELKARen edo Irantzurekin helbide honetan harremanetan jarriz eskura daiteke: irantzu.gonzalez@sanviator.eus.