Goizeko lehen ikastorduaren hasieran denbora tarte bat gogoetari edota otoitzari eskaintzea ikasle guztiek daukaten eskubide bat da, berez, Ikastetxe honen aldeko hautua egin duten guraso guztien bidez.

Goizeko otoitza bat dator Eskola Katolikoaren planteamenduarekin, planteamendu horren arabera hezkuntza integrala baita pertsonaren dimentsio transzendenteari uko eta ezikusi egiten ez diona. Halaber, koherentea da hezkuntza proposamen viatoriarrarekin, zeinak Jesukristoren eta bere ebanjelioaren aldarrikapenaren zerbitzura jartzen baititu bere ikastetxeak, eta koherentea da, baita ere, Vitoria-Gasteizko SAN VIATOR Ikastetxearen helburu orokorrekin.

Ikasle guztiei lasaitasun tarte bat eskaintzen diegu gure bihotzak partekatu, ulertu eta aztertzeko.