Ikastetxeko bizikidetza hobetzeko programaren barruan, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Ikasle Laguntzailea aukeratu dute. Ikasgela bakoitzean bi edo hiru ikasle laguntzaile aukeratu dira, ikaskideei laguntzen saiatuko direnak, arazo pertsonal edo eskola-arazoren batek jota edo triste daudenean eta entzun behar zaienean edo arreta pixka bat eskaini behar zaienean.

Gainera, ikastaro horietako ikasleek hainbat logo proposatu dituzte Ikasle laguntzailea identifikatzeko. Horien guztien artean 2A gelako Adrian Rodriguezek egindakoa aukeratu da irabazle