Aurtengo ikasturtean ere San Viator Ikastetxean Euskararen eguna ospatu dugu. Haur Hezkuntzan Blairen bisitarekin gozatu dugu, berarekin abestu eta euskaraz mintzatuz. Ederki pasatu dugu Blairen sorpresarekin eta behin gehiago euskararekiko dugun konpromezua aurkeztu dugu. Egin klik hurrengo estekan Haur Hezkuntzako irudiak eta bideoak ikusteko!