Atzo, DomusVi Fundazioaren eskutik, Lehen Hezkuntzako Eskolen kategoriako sari nazionala jaso genuen, "Maitasunezko loturak distantzian" proiektuagatik. 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, aurten ere, Gazalbideko adinekoekin daukagun harremana mantendu dute, maitasunezko gutunak eta ...
Pasa den asteartean, ekainaren 4an, Villasuso jauregian Agenda 21eko Udal foroa izan zen “Elikadurari buruz” lelopean. Han bertan beste ikastetxetako ikasle eta irakasle elkartu ginen. Aurten, lan izugarria egin dute ikasleek elikadurako ohiturak aldatzeko asmoz eta Gasteiz hiri jasangarriagoa izatea lorzeko. Goizeko 10.30etan Gorka Urtaran alkateak, ikasleek egindako galdereei erantzun zizkion (Bio Araba bisitzatzea, km0 produktuak erostea, bidegorri sareak handitzea,..) Ikastetxe bakoitzak hainbat proposamen eta konpromiso irakurri zituen eta Udaletxeak gauzak hobetzeko asmoz apunteak hartu zituen. Geroago, 12etan Foroa bukatutzat eman genuen eta taldeko argazki bat atera genuen. Poz-pozik bueltatu ginen ikastetzera denak!