Gizarte alfabetatu batean bizi gara, idatzizko hizkuntza toki guztietan presente dagoen ingurune batean: liburuak, kartelak, aldizkariak… Beraz, eskolan sartu aurretik ere haurra komunikazio modu honen eraginpean egoten da, hainbat ate irekiko dizkiona. Eta hain zuzen ere idatzizko hizkuntzaren potentzialtasunak ezagutu ditzan, berariazko proiektu bat daukagu.

HELBURUAK:

  • Idatzizko hizkuntzarekiko haurraren interesa piztea, idatzizko hizkuntzaren erabilpen errealak ezagutzen eta arakatzen lagunduko dioten testu mota ezberdinak eskainiz.
  • Idatzizko testuaren eta bere ezaugarri konbentzionalen zenbait propietateren ezagupenen hastapenak eskaintzea haurrari.

METODOLOGIA:

Gure proiektu guztia honen inguruan ardazten da:

  • Haurrari testu erreal eta mota desberdinetakoak eskaintzea, ikusten joan dadin hizkuntza idatziak eguneroko bizitzako kontuak konpontzen, intereseko informazioa eskuratzen edo irakurketaz beraz gozatzen laguntzen diola.
  • Haur eta talde/gela bakoitzari egokitutako materialak lantzea, haien interesetatik abiatuz.
  • Irakurmenari eta idazmenari buruzko ezagutzetan modu ludikoan aurrera egiteko aukera ematen dieten jarduerak eta jolasak talde txikian eta handian egitea.

Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea. Ikastetxera iritsi aurretik haurrak erdietsi dituen gainerako konkistetan bezalaxe (oinez ibiltzea, hitz egitea,…), irakurmenaren eta idazmenaren ikaskuntzak ere funtsezko papera jokatzen du heldutasunean. Horrela bada, jakitun gara haur guztiek ez dituztela batera garatuko irakurmenera eta idazmenera sartzeko aukera emango dieten egitura kognitiboak. Horregatik, ikaskuntza hau Haur Hezkuntzako etapan hasten dela egia bada ere, prozesua ez da burutzen Lehen Hezkuntzako lehen ziklora arte.