Donostia International Physics Center-ek top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketen edizio berria antolatu du DIPCk 2009. urteaz geroztik urtero antolatzen dituen Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak dira.

Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da eta ezagutzarekiko pasioa piztea.

XI. edizio honetan bi topaketa egin ditugu: bata Donostian eta bestea Bilbon. Ikasleek aukera izan dute giro lasai eta atsegin batean lehen mailako zientzialariekin, tartean hainbat Nobel Saridunekin, solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko.

Donostiako ikertzaile gonbidatuak, Dame Jocelyn BELL BURNELL astrofisikaria, Jean Pierre SAUVAGE kimikaria (Kimikako Nobel Saria 2016) eta Ignacio CIRAC fisikari-teorikoa izan dira. Bilboko topaketan Albert FERT fisikaria (Fisikako Nobel Saria 2007), María MARTINÓN paleoantropologoa eta Cristopher ROSSEL zientzialariak ari dira.