Atzo, DomusVi Fundazioaren eskutik, Lehen Hezkuntzako Eskolen kategoriako sari nazionala jaso genuen, "Maitasunezko loturak distantzian" proiektuagatik. 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, aurten ere, Gazalbideko adinekoekin daukagun harremana mantendu dute, maitasunezko gutunak eta ...
Aurten ere, ikastetxean, euskararen lekukoa hartuko dugu, euskararen alde. Belarriak prest eta ahoa bizi-bizi, nahi duenak, nahi duenarentzako, Aitorren hizkuntza zaharra erabiltzeko aukera izango du, bakoitzak ahal duen heinean.
Aurtengo Euskaraldirako, gure ikastetxearen barruan, zortzi Arigune identifiaktu ditugu: IKT mintegia, Zientzia mintegia, Euskara mintegia, Haur Hrzkuntza, Langileen batzordea, Idazkaritza, Barnetasun taldea eta Kirol elkartea, belarri prest edo ahobizi, euskara eta euskaraz gozatzeko!
Horretaz aparte, ikasleak ere prest daude euskara zabaltzeko!
Eskerrik asko animatu zareten guztioi!