Donostia International Physics Center-ek “Top@DIPC-zientziarekin solasean”jardunaldiaren X.edizioa antolatu du. Bertan batxilergoko 1.mailako ikasleak egon dira.
GONBIDATUAK:
- Klaus Von Klitzing
Fisikari alemanak Hall efektu kuantikoaren aurkikuntzagatik Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1985ean.
- María Vallet-Regi
Kimikalaria, bere lana aplikazio biomedikoak dituzten biomaterial zeramiko mesoporosoen ikerketan datza. Bere ekarpenengatik Jaime I.a Erregearen Saria irabazi du 2018an Oinarrizko Ikerketan.
Zuzentzen duen Biomaterial Adimenduen GIBI (UCM) taldearekin batera, Vallet-Regí kimikalaria hezurrekin zerikusia duten gaixotasunak sendatzeko estrategiak garatzen ari da; minbizia, osteoporosia edota inplanteetako infekzioak sendatzeko ahaleginetan. Minbiziaren kasuan, silikazko nanopartikulak erabiltzen ari dira. Barruan farmakoak garraiatzen dituzte eta kaltetuak dauden gorputzeko ataletan ipintzen dituzte. Zelula minbizi-sortzaileak detektatzen dituztenean, kanpo-estimuluen bidez aktibatzen dira, ultrasoinuen bidez adibidez, eta barruan duten farmakoa askatzen dute zelula kanzerigenoaren aurka. Metodo selektibo honen bitartez ez dira kaltetzen inguruan dauden zelula osasuntsuak.
- Mairi Sakellariadou
Bere zientzialariaren ikerketa alorra Fisika teorikoa eta Kosmologia dira. Batez ere, unibertso goiztiarraren fisikan zentratzen da eta uhin grabitazionalak lehen aldiz aurkitu dituen ikerlari taldearen kide da.